Botulismoa atzeman du Neiker institutuak Gasteizko Arriaga, eta Iparralde parkeetan, eta Arkautiko zein Betoñoko hezeguneetan. 19 hegazti hil dira.
Arabako Foru Aldundiak aditzera eman du botulismo gaitzaren aurrean alerta egoera piztu dutela, eta zaintza berezia egiten ari direla Gasteiz inguruko hezeguneetan. Bestalde, nabarmendu dute C motako botulismoa ez dela arriskutsua gizakientzat; hala, osasunaren aldetik "lasai egoteko" eskatu dute.
C motako botulismoa Clotridium botulinum bakteriak sortzen du, eta hezeguneetan agertzen ohi da denbora tarte luzez tenperatura altua denean, urak oxigeno gutxiago eramaten duelako. Hegaztientzat eta ugaztun txikientzat toxina hau hilgarria izan daiteke. Iaz 54 hegazti hil ziren botulismoak jota, eta 2014. urtean botulismoak 791 hegazti hil zituen.
(Albiste hau Arabako Alea.eus-en argitaratu da eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra)