argia.eus
INPRIMATU
EH Bilduk igoera handia izan arren, EAJ-PSE gobernua errepika daiteke
  • Uneotan, PSE-EEk 12 eserleku lortuko lituzke, PPk 7, Voxek 1 eta Sumarrek 1. Podemos desagertuko litzateke.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2024ko apirilaren 21a

Gauzak horrela, egungo gobernu koalizioa errepikatzeko arazorik ez legoke Eusko Legebiltzarrean. Aise helduko lirateke EAJ eta PSE-EE 38ko langara.

2020ko hauteskundeekin alderatuta, EAJk lau eserleku galduko lituzke eta EH Bilduk sei irabazi. Koalizio subiranistaren igoera nabarmena, beraz. PSE-EEk ordezkari bi irabaziko lituzke, PPk bat, eta Voxek bereari eutsiko lioke. Sumar sartuko litzateke legebiltzarkidean, Araban ateratako ordezkariarekin.

Podemosen koalizio moreak egungo sei legebiltzarkideak galduko lituzke.