Iruñerriko mankomunitateak bigarren urtez jarraian nafar hiriburuko Baluarte plazan zuhaitz berezia ipini du Eguberriotarako: botila berrerabiliz egindako arbola. Ideia sortu duen Pedro García Torresek -ardo botilak saltzen hasi eta usatuak garbitu eta berrerabiltzen berezitu den enpresagizona- gaiari buruzko argitasun ugari eskaini dizkio Compañía de las 3 R elkarteko Jesus Arbizu “Txurio”ri. Nafarroa Berdeak jaso du elkarrizketa.
2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago dira horiek, eta 2019an ezarritako mugarria baino % 4,8 gehiago.
Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.
Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.
Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]