Botiken berrordainketa ezartzea beste biderik ez dutela esan du Erkorekak

  • Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak adierazi du botiken berrordainketa aplikatzea beste aukerarik ez duela ematen legeak. Data zehatzik eman ez duen arren, Erkorekak esan du urtea amaitu aurretik martxan jartzea espero dutela.


2013ko urtarrilaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Berrordainketa urtea amaitu baino lehen jarriko da martxan EAEn.

Espainiako Gobernuak onartutako neurrien ondorioak arintzeko kolektibo batzuek –jubilatuek, esaterako– jaso ditzaketen gizarte laguntzei dagokienez, Jaurlaritzako bozeramaileak esan du aukera hori aztertzen ari direla.

Nafarroan, botiken berrordainketa iazko uztailean jarri zen indarrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Berrordainketa
Sendagaien berrordainketa
Pentsiodun behartsuenak zigortzeko artea

“Hainbesteko zurrunbiloa hilean sei kafe adina euro ordaindu behar direlako?”. Zer da bada hilean 8 euro ordaintzea 600 bat euroko pentsioa duenarentzat? Nafarroan pentsiodunen %40 inguruk 650 euro baino gutxiago jasotzen dute. Euskal Autonomia Erkidegoan 1.000... [+]


2013-07-01 | Lander Arretxea
Abian da botiken berrordainketa sistema EAEn

Botiken berrordainketa sistema martxan da astelehenetik aurrera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Herritarrek euren soldataren araberako gainprezioa ordaindu beharko dute botikengatik. Prestaziorik gabeko langabeek eta pentsio minimoa duten erretiratuek ez dute ordaindu beharrik... [+]


2013-05-29 | Lide Hernando
EAEn botiken berrordainketa sistema ezarriko da uztailetik aurrera

Botiken berrordainketa indarrean ezarriko da EAEn uztailetik aurrera. Bertako biztanleek euren soldataren arabera ordaindu beharko dute botiken gainprezioa, prestaziorik gabeko langabeek eta pentsio minimoa duten erretiratuek izan ezik.


2013-05-03 | Lide Hernando
Nafarroan osasun publiko duinaren aldeko elkarretaratzeak egingo dira

Nafarroako osasun sistema publikoak dituen arazoak salatzeko protestaldiak antolatu ditu Nafarroako Osasun Plataformak herrialde osoan. Maiatzean eta ekainean zehar, asteazkenero elkarretaratzeak egingo dituzte osasun etxeen aurrean.


2012-12-18 | ARGIA
EAEn botiken berrordainketa ezarri behar dela ebatzi du Konstituzionalak

Eusko Jaurlaritzak dekretua onartu zuen joan den ekainean, Espainiako Gobernuak Osasun arloan hartutako hainbat neurriri kontra eginez. Hala, herritarrek botikak berriz ordaintzeko aginduari eta paperik ez duten etorkinak artatzeko debekuari uko egin zion Jaurlaritzak... [+]


Eguneraketa berriak daude