PP jaun eta jabe Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian

  • Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak utzi egingo dio gehiengo kontserbadorerik gabeko Estatuko erakunde bakarra izateari. Hala nabarmendu du Fernando Garea El Paíseko kazetariak, Kontseilua eraberritzeko PP, PSOE, EAJ, IU eta UPN alderdiek lortutako akordioa hizpide.


2013ko azaroaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Botere Judizialak izango dituen 20 kideetako hamar eta presidentea PPk proposatuko ditu.

Botere Judiziala 20 kontseilukidek eta presidenteak osatzen dute. Epaile eta magistratuak dira kontseilukideetako hamabi; gainerako zortziak, abokatu edo legelariak. Parlamentuak hautatu behar ditu zortzi horiek.

Hainbat iturriren arabera, lortutako akordioa medio, haietako hiru PPk proposatuko ditu, bi PSOEk, eta bana EAJk, CiUk eta IUk. EAJk Enrique Lucas Murillo de la Cueva abokatua proposatu du. Margarita Uriaren lekua beteko luke.

Zortzi legelarien izenak ziurrenik datorren astean onartuko dituzte Kongresuak eta Senatuak, baina kargua geroago hartuko dute, Espainiako Erregea operatu ostean.

Hamabi magistratu eta epaileen izenak ere datorren astean eman ditzakete ezagutzera.

Kargu estrategikoak, PPren esku

Gauzak horrela, PPk proposatutako presidenteaz gain, Kontseilu berriak 10 kide kontserbadore izango ditu. Gainerako hamarretatik zazpi PSOEk proposatuko ditu, eta bana EAJk, CiUk eta IUk. PSOEk aukera zuen zortzi izen proposatzeko, baina IUrekin akordioa lortu du, Cayo Lara buru duen alderdiak ordezkari bat izan dezan.

"Gehiengo horrekin, izendapen estrategikoak bermaturik ditu PPk", dio Fernando Gareak El Paísen. "Garrantzi handiko erabakien kasuan, beharrezkoa zen akordioak lortzea. Orain, ordea, akordio horiek bermatzen zituzten gehiengo kualifikatuak bertan behera utzi ditu Alberto Ruiz Gallardon ministroaren erreformak".

Antzeko terminoetan mintzo da La Vanguardia egunkaria, hilaren 11ko edizioan: "Organo berriko nukleo gogorra bost laguneko Batzordeak osatuko luke: popularrek hiru izen proposatuko lituzkete, eta PSOEk bi. Haienak lirateke dedikazio esklusiboko kargu bakarrak Botere Judizialean, PPk hautaturiko presidentearekin eta presidenteordearekin batera".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainia
2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Espainiako Estatuan inoiz baino ur gehiago botilaratu da, eta behera egin du Hego Euskal Herrian

2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago dira horiek, eta 2019an ezarritako mugarria baino % 4,8 gehiago.


Bisoi europarra desagertzeko bidean: 142 dira Espainiako Estatuan

142 bisoi europar (Mustela lutreola) baino ez dira bizi Espainiako Estatuan, eta, beraz, espeziearen egoera kritikoa da, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (Miteco) datuen arabera.


Tarajalgo sarraskitik 10 urtera, genozidio isila Atlantikoko mugan

Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]


Carlos Fonseca kazetaria
“O-23ko estatu kolpean, erregeak jeneral bati baimena eman zion kontzentrazio gobernua osatzeko”

Espainiako armadak antolatu zuen 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea, baina helburua omen zen Alfonso Armada jeneralak gidatuko zuen zibilez osatutako kontzentrazio gobernu bat eratzea, eta Juan Carlos I.ak baimendu egin zuen gobernu hori. Hori dio Carlos Fonseca kazetariak... [+]


Eguneraketa berriak daude