argia.eus
INPRIMATU
Botere eta Lidergo Feministen I. Jardunaldiak Donostian
Eider Madina Berasategi @xaukenaxauk 2013ko azaroaren 21a
Elidia Olinfa Jimenez, Huayco Altoko (Bolivia) emakume ekoizleen elkarteko kidea, haien esperientziak elkarbanatzen.

Oinordetzan hartutako botere maskulinoarekin nola hautsi, jendarte espazioetan edo ekintza jardueretan lortu nahi den lidergo mota eta emakume politikariei eskatu beharreko jarrera dira jorratzen ari diren gaietako batzuk.

Jardunaldiak adituen esku

Emakumeen parte-hartze politikoaren irakurketa egiteko Ursula Santa Cruz Castillo, nazioarteko aholkularia eta feminista postkolonialak hartuko du hitza.

Komunikazio eta lidergo tailerretan emate lanetan berdintasunean aholkulari eta hezitzaile den Rosa Escapa Garrachon eta komunikazio aholkulari eta hezitzaile aditu Cristina Mochales Modroño arituko dira.

Euskal Herriko botere-eremuak eta lidergoak aztertzeko berriz, Lohitzune Txarola Gurrutxaga, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, Rafaela Romero, Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSE-EE taldeko bozeramailea eta Zaloa Ibeas de la Cruz LABeko Emakume Arloko Arduraduna ariko dira.

 

EGITARAUA

AZAROAK  21, osteguna

9:30-10:00: Material banatzea

10:00-10:15: Aurkezpena eta ongietorria. Yolanda Barco Ramos eta Oihana Merino Cabrera, Haurralde Fundazioko Lankidetzako Teknikaria eta Garapenerako Hezkuntzako Teknikaria.

10:15-11:15: Kultura hiritartasuna eta emakumeen lan eskubideak. Pilar Muriedas Juárez. Antropologo Soziala eta Mexikoko Territorios Para la Equidad-eko Koordinatzaile Orokorra. Moderatzailea: Silvia Carrizo, Malen Etxea Elkarteko Lehendakaria.

11:15-11:40: Debatea

11:40-12:00: Atsedena

12:00-13:45: Emakumeen parte-hartze politikoa. Úrsula Santa Cruz Castillo. Nazioarteko aholkularia eta feminista postkoloniala. Moderatzailea: Luciana Davies, Emakumeen Ahotsa Elkartea.

13:45 – 16:00: Atsedenaldia

16.00- 19:00: Tailerrak:

- Emakumezkoen jabekuntza eta Lidergo Tailerra. Rosa Escapa Garrachón. Berdintasunean aholkulari eta hezitzaile aditua.

- Argi eta garbi komunikatu. Cristina Mochales Modroño. Komunikazioan aholkulari eta hezitzaile aditua.

AZAROAK 22, ostirala

10:00-11:00:  Mahai-ingurua: Botere-eremuak eta lidergoak Euskal Herrian. Rafaela Romero,  PSE-EE taldeko bozeramalea Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Zaloa Ibeas de la Cruz, LAB Emakumeen Arloko Arduraduna, Lohitzune Txarola Gurrutxaga, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaria. Moderatzailea: Maria Pilar Legarra, Asteasuko alkatea.

11:00-11:30: Debatea

11:30-12:00: Atsedena

12:00-13:30: Mahai-ingurua: Nire bizitzako diru-zorroak. Pilar Muriedas Juárez. Antropologo Soziala eta Mexikoko Territorios Para la Equidad-eko Koordinatzaile Orokorra. Moderatzailea: Leticia Bermejo Borobia, Haurralde Fundazioko Garapenerako Hezkuntzako Teknikaria.

13:30-16:00: Atsedena

16.00- 19:00: Tailerrak:

- Argi eta garbi komunikatu. Cristina Mochales Modroño. Komunikazioan aholkulari eta hezitzaile aditua.

- Emakumezkoen jabekuntza eta Lidergo Tailerra. Rosa Escapa Garrachón. Berdintasunean aholkulari eta hezitzaile aditua.