Bost urteko kartzela zigorra irakasle bati Gasteizen, ikasleen aurkako sexu abusuengatik eta lankide bat jazartzeagatik

  • Gasteizko nekazaritza eskola batean gertatu dira erasoak, eta irakasle bezala ezgaitua dagoen gizonezkoari kartzela zigorra ezarri dio Arabako Auzitegiak.

ARGIA @argia
2018ko ekainaren 13a
'11 eraso, 12 erantzun, Feministok Prest! Erasorik ez erantzunik gabe!' lemapean 2016an Gasteizen egindako manifestazioa

Maiatzean egin zen kasuaren gaineko epaiketa. Bertan, akusazio partikularrak eta fiskaltzak hemezortzi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu zuten akusatuarentzat. Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, hamazazpi urte eta bederatzi hilabeteko zigorra eskatu zuen. Defentsak, ostera, absoluzioa. Epaimahaiak bost urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio azkenik, eta erasotutako hiru emakumeei ordaindu beharreko 7.000 euroko kalte-ordaina.

Epaiaren arabera, egiaztatuta geratu da akusatuak zortzi urtean zehar, 2007tik 2015era, bere lankideetako bati jarraikortasunez bidali dizkiola bere fisikoaren gaineko mezu desegokiak, musuak eskatuz zenbaitetan. Frogatutzat jo da, baita ere, sexu abusuak egin zizkiela bi ikasleri 2015-2016 ikasturtean zehar, hauetako bat adin txikikoa zela. Hala ere, zenbait delitutatik absolbitu ostean, eskatutakoa baino zigor txikiagoa ezarri dio akusatuari epaimahaiak. Larriena zen sexu eraso delitua ez zaio leporatu.

Epaimahaiak azaldu duenez, gizonezkoak ikasleen gertutasun fisikoa bilatzen zuen ukituak eta iruzkin ezegokiak egiteko. Adingabea zen ikasleari, adibidez, kili-kiliak egiteko aitzakian bidea itxi zion, egoera bularra eta ipurdia ukitzeko baliatuz.

Akusazioak, ikasleari egindako eraso hori sexu erasotzat hartzea eskatzen zuen, baina epaimahaiak adierazi du epaiketan zehar ez dela oso argi geratu irakasleak indarra erabili izana ikaslea zokoratzeko.

Lankideari egindako erasoei dagokionez, akusatuak mezuak bidaltzeaz gain gertutasun fisikoa ere bilatzen zuen, beste lankiderik ez zegoenean honen kontra igurtziz eta ukituak eginez.

Guzti hau tarteko, epaimahaiak gizonezkoa jarraikortasunezko jazarpen delitu batengatik eta jarraikortasunezko bi sexu deliturengatik zigortzea erabaki du. Kartzela zigorraz harago, debekatu egin diote erasotuekin kontaktua izatea, lau urtez ikasleen kasuan eta hiru urtez lankidearen kasuan. Ikasleei dagokienez, gutxienez 200 metroko aldentze-neurria ere ezarri diote. Kartzelatik ateratzean, zaintzapeko askatasuna ezarriko zaio hiru urtez.

Kanal hauetan artxibatua: Indarkeria matxista  |  Gasteiz

Indarkeria matxista kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-24 | June Fernandez
Indarkeria birtualak

Ez naiz psikologian aditua, baina badakit bidegabekeriak eta biolentzia normalizatzea norbanakoaren babes mekanismo bat dela. Ezkertiarrak eta konprometituak izan gaitezke, hala ere, indarkeriaren bat normalizatzeko “beharra” izango dugu. Gaza, Nikaragua, ez ahaztu Siria. Altsasuko gazteak, Valtonic, La Manada, Helena Maleno, Proactiva Open Arms, Mame Mbaye, Huelvan marrubiak biltzen dituzten langileak. María del Sol Cruz Jarquín argazkilaria hil dute Mexikon... [+]


"Haurren kontrako sexu-indarkeriaren aurrean ezin dugu beste alde batera begiratzen jarraitu"

Euskal Herri osoko eragileek plataforma osatu dute, umeen kontrako sexu-indarkeria salatzeko. Domeka honetan, ekainaren 24an, manifestazioa egingo dute, Algortan. Telletxe plazatik aterako da mobilizazioa, 13:00etan.


2018-06-22 | ARGIA | ARGIA
'La Manada' auziko herri-akusazioak eta fiskaltzak helegitea jarriko dute

Herri-akusazio gisa, Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak ‘La Manada’ baldintzapean aske utzi duen autoari helegitea jarriko diote. Fiskaltzak ere asmo berbera agertu du. Epaimahaiak ostegunean emandako autoak arrabotsa eragin du jendartean eta erakundeetan.


Biktimarengandik 500 kilometrotara bizi direlako utziko dituzte aske sanferminetako erasotzaileak

"Biktimaren sosegua" bermatu daiteke, "horren larriak ez diren beste neurri batzuekin", epaitegiaren autoaren arabera, eta horregatik utzi ditu libre talde bortxaketan parte hartu zuten gizonak.


2018-06-22 | ARGIA
Indarkeria zantzuak dituen emakume bat hilik aurkitu dute Asparrenan

Asparreneko gasolindegi baten alboan aurkitu dute ostegunean Alemaniako emakume gazte baten hilotza, indarkeria zantzuekin. Guardia Zibilak Jaenen (Andaluzia) gizonezko garraiolari bat atxilotu du kasuarekin lotuta.


2018-06-22 | ARGIA
Espainiako Justizia patriarkala dela salatu dute milaka lagunek

Nafarroako Auzitegiak 'La Manada'ko bost bortxatzaileak baldintzapean libre utziko dituztela jakin eta ordu gutxira milaka lagun kalera atera dira Euskal Herrian  Ozen eta haserre adierazi dute Espainiako justizia sistema patriarkala dela eta 2016ko Iruñeko Sanferminetan 'La Manada'k egindakoa ez zela abusua izan, bortxaketa baizik. Datozen egunetan mobilizazioak biderkatuko dira.


2018-06-21 | ARGIA
Court releases on bail five men who gang raped a teenager in San Fermin

A Spanish court in Navarre (Basque Country) sentenced five men to nine years in prison for gang raping a teenage girl in 2016 in Iruñea, during the world-known Sanfermin celebration. Now they will be able to leave prison, after a controversial judicial decision. The bail of 6,000 euros imposed by the judge has generated outrage among the Basques.


2018-06-21 | ARGIA
'La Manada' auziko bost bortxatzaileak aske utzi dituzte baldintzapean

Bederatzina urteko espetxe zigorra ezarri zien Nafarroako Auzitegiak berak baldintzapean aske utzi ditu, El Confidencial agerkariak jakitera eman duenez. 6.000 euroko fidantza ordaindu beharko dute kalera irteteko.


2018-06-19 | ARGIA
Kote Cabezudo kasua: Donostiako Udalak delituen ikerketan laguntzeko konpromisoa hartu du

Donostiako Udalak Kote Cabezudo argazkilari donostiarraren auziaren inguruko adierazpen instituzionala egin du. Alderdi guztiek babestu dute adierazpena. Biktima guztiei elkartasuna adierazi diete eta delituen ikerketan laguntzeko konpromisoa hartu dute. Ondorengo lerrootan adierazpen osoa duzue.


2018-06-18 | ARGIA
Sanferminetako bortxatzaileak baldintzapean aske uztearen gaineko erabakia astean zehar jakinaraziko da

Defentsa abokatuak jarritako helegitea aztertzeko agerraldia egin dute astelehenean Nafarroako Auzitegian, epai irmoa izan bitartean akusatuei baldintzapeko askatasuna esleitu ala ez erabakitzeko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude