Irango armadak hil dituela salatu du Ekologistak Martxan taldeak.
Salasiko basoetan sutea itzaltzen ari zirela hil dira Green Chya talde ekologistako kideak. Islamiar Guardia Iraultzaile Islamikoak gunea bonbardatu du eta ekintzaileak hil dituela salatu dute. Aurretik ere atxilotuak izan ziren.Urtero biltzen ziren eragindako suteen txikizioa ekiditeko.
Hiletara milaka pertsona gerturatu dira eta garrantzi handiko leku batean egin da. Izan ere, 1979an Maryvan hiriak iraniar armadaren setioa bizi izan zuen eta Komala mugimenduko sortzaileek ihes egin zuten bidetik egin dute hileta-martxa.
Kurdistanekin Elkartasuna plataformak “indar inbaditzaileen praktika errepikakorra” dela salatu du. Hau da, suteak apropos pizten ari direla bai Iran eta bai Turkia. Turkiako armada gauza bera egiten ari da Iraken PKK-ren ekintzak oztopatzeko. Afrinen, Siriako Kurdistanen, olibondoak mozten ari dira kurduen kultura eta historiari erasateko.