argia.eus
INPRIMATU
Bost bideo hauek sarituko ditu Bertsomoviedak maiatzaren 8an
  • "Txakile"k jasoko ditu 4. edizio honetako sari nagusia eta publikoaren saria. "Etzinen zu" lana izan da bigarrena. Gazteen mailan "Tantak" nagusitu da eta "Garoña" gelditu da bigarren. Bertso onenen saria "Aita heriotza"k jasoko du.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2015eko maiatzaren 06a

Bertsoa eta ikusentzunezkoa batzen dituen Bertsomoviedak 4. sariketa burutu du aurtengoan. "Gero eta lan hobeak uzten ditugu saritu gabe" adierazi dute antolatzaileek. Ostiralean 19:00etan banatuko dituzte sariak, Beasaingo Igartza Jauregian.

Sari nagusia eta publikoarena irabazi dituen "Txakile"

Bigarren geratutako "Etzinen zu"

Gazteen mailan irabazle izan den "Tantak"

Gazteen mailan bigarren geratutako "Garoña"

Bertsorik onenen saria eskuratu duen "Aita heriotza"