Bosgarren edukiontzia zabalduko dute Bilbo osoan

  • Edukiontzi marroia, materia organikoa jasotzekoa, udalerri osora hedatuko duela iragarri du Bilboko Udalak.  Hainbat auzotan dauden ontzi zaharrak ordezkatu eta orain arte jarri ez den lekuetan berriak jarriko ditu; 1.500 edukiontzi berri guztira. Aurrerapauso pozgarria dela nabarmendu du Ekologistak Martxan erakundeak, baina oraindik egiteko asko dagoela berretsi du.


2018ko maiatzaren 11n - 12:23

“Poza bai, baina ez erabatekoa: zaborra biltzeko sistema honen balioa frogatzeko dagoelako, eta hondakinen kudeaketaren arazoa ez delako konpontzen soilik beste edukiontzi bat gehiago jarrita kaleetan”. Horiek dira erakundearen arrazoiak udalaren erabakiarekin erabat ados ez egoteko. Hartutako neurriaz gain, beste bide batzuk ere jorratu beharrekoak baitira haien ustetan. Erakundeen laguntza zerga-onuren bidez, etengabeko sentsibilizazioa eta bildutako materia organikoa malgutzea, besteak beste. Neurriok hartu ezean, Udalak eginiko urratsa “alferrikakoa” izan daitekeela adierazi dute eta “formalismo” hutsean gera litekeela.

Ñabardurak albo batean utzita, urteetako lanaren fruitua dela azpimarratu dute ekologistek.  Hondakin organikoaren auziari “aspaldi” heldu behar zitzaiola esan dute eta neurriak lehenago hartu izan balira, Zabalgarbiko erraustegia ez litzatekeela beharrezkoa adierazi dute. 2012an, Deustun jarritako esperientzi pilotuak emaitza onak eman zituen eta orduan iragarri zuen Udalak hiri osoan jarriko zutela 5. edukiontzia.  Aldiz, sei urte beranduago iritsi da behin betiko erabakia.

Birziklatzea helburua

Bizkaiko materia organikoaren bilketaren tasa %1,4koa izan zen duela bi urte. Ekologistak Martxanek nabarmendu du “asko dagoela” egiteko, Pigruben tasa “egokia” %4,5 baita. “Gipuzkoak Bizkaiak baino zortzi aldiz gehiago jasotzen du bio-hondakina, Bizkaiako biztanleria bikoitza bada ere”. Birziklatzea “ohitura” bilakatu dadin, Udalen eta Aldundiaren erabateko konpromisoa eskatu du erakunde ekologistak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Bizkaian
2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Bizkaiko hondakinen kudeaketa

Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaz geroztik hondakinen kudeaketan Bizkaian dauden hutsuneak nabarmendu ditu talde ekologistak txosten batean. Azaldu duenez, hondakinak kudeatzeko plan berriaren zirriborroa oraindik ez da onartu eta 2016koa dago indarrean. Hondakin organiko... [+]


2022-11-23 | Uriola.eus
Artxandako zabortegiaren berrirekitzea salatu du Artxanda Parke Bai plataformak

Herritarren eta ekologisten plataformek Bilbo Handiko Metropoli parkea eskatu dute eta zabortegiaren irekitzea eta hedatzea salatu dute. Udalari, Eusko Jaurlaritzaren erabakietara “makurtu” dela egotzi diote. Aburtok, bi proiektuak bateragarriak direla adierazi du.


2022-03-02 | ARGIA
Barakaldoko hondakinen enpresa bat salatu du Ekologistak Martxanek

Barakaldoko Brutzeña auzoan hondakinekin lan egiten duen Contenedores Vascos baten aurkako salaketa jarri du Ekologistak Martxan elkarteak.


Eguneraketa berriak daude