argia.eus
INPRIMATU
“Bortxatzaile bat zure bidean” performance txiletarra Donostian egiteko deialdia zabaldu dute
  • Azken asteetan sareetan oihartzun handia izan du Txileko Las Tesis kolektiboak bortxaketaren aurka egindako performanceak. Donostian performance horren erreplika egiteko deialdia zabaldu dute.

ARGIA @argia 2019ko abenduaren 04a
Las Tesis kolektiboko kideak mundu osoan ezagun egin den performancea egiten.

Patriarkatuaren aurkako borrokaren sinbolo bihurtzen ari da Bortxatzaile bat zure bidean izeneko performancea, sare sozialen bidez izaten ari den hedapenari esker. Txilen egin zuten lehenbiziko aldiz, Las Tesis kolektiboaren eskutik, baina berehala sortu ziren mundu osoko hainbat hiritan erreplikak, herrialde latinoamerikarrean izandako oihartzuna biderkatuz.

Ostiral honetan, abenduak 6, 11:00etan egin dute deialdia Donostiako Parte Zaharreko Plaza Berrian Euskal Herriko bertsioa egiteko. Entsegu orokorra egingo dute lehenbizi eta eguerdian performancea grabatuko dute.

 

Beheko bideoan ikus daiteke Las Tesis kolektiboaren jatorrizko performancea, ondoko egunetan mundu osoan errepikatu dena.