“Bortxaketek sexuarekin baino, terrorismoaren bidezko boterearekin dute zerikusia”

  • Sexu erasoak salatzea pentsaezina da emakume kongoar askorentzat. Biktimen estigmatizazio sozialaz gain, poliziarengana jotzeak arrisku handiagoan jartzen ditu emakumeak. Bortxatutako emakume asko Denis Mukwege ginekologoak zuzendutako ospitalean artatuak dira.


2015eko maiatzaren 26an - 11:18

Preethi Nalluk The Guardianen idatzi duenez 40.000 emakumetik gora igaro dira ospitaletik. “Bortxatutako emakume gehienak soldadu eta milizietako kideek erasotuak izan dira”, salatu du Mukwegek. Bortxaketa gerrako armatzat erabiltzen dela azpimarratu du medikuak: “Tortura sistema bat da, herritarrak beldurtzeko modu bat da”.

Ospitaletik igarotzen diren emakumeek eta umeek dauzkaten zaurietan erreparatzean, bortxaketek sexuarekin zerikusirik ez duela konturatu dela aitortu du Mukwegek: “Mota honetako indarkeriak sexuarekin baino, terrorismoaren bidezko boterearekin zerikusia du”

“Oso zaila egiten zaigu, bortxaketa baten ondorioz jaiotako neska bati urte batzuk beranduago bortxatua izateagatik artatzea. Lehenengo bere ama lagundu genuen eta gerora bere alaba”, nabarmendu du.

Legeak badauden arren erabiltzen ez direla salatu du Mukwegek: “Erasotzaile askok gobernuko zein armadako maila altuko karguak dira. Erasoak justiziaren aurrean salatu ez izanak bortxaketa instuzionalizatu du”.

Munduko bortxaketen hiriburua

Gutxienean 100 emakume bortizki erasotuak izan dira azken astean Kongo hegoaldeko Kivu probintzian. Azken hamar urteetan herrialde honetan ematen diren emakumezkoen aurkako sexu erasoen harira Kongo ‘Munduko bortxaketen hiriburu’ izendatu dute.

48 emakume erasotuak eta bortxatuak izan ziren orduro Kongon 2006 eta 2007 artean, gatazkaren puntu gorenean. Kivu hegoaldeko osasun etxeek egindako txostenen arabera, egun 40 emakumek sexu erasoak jasan behar dituzte egunero.

Gizonak heztea da gakoa

Gero eta gehiago dira gizonezkoak sexu indarkeriaren inguruan hezteko sortutako mugimenduak. Erasotuak izandako emakumeei laguntza psikosoziala emateaz gain, Mukwegerentzako armada utzi duten gizonezkoei laguntza ematea premiazkoa da haien inguruan bergizarteratzeko: “Gazte bat erreklutatua izan denean emakumeak erasotzen, bortxatzen eta hiltzen ikasten du. Armada uzteak ez du esan nahi bere baitan errotuta duen pentsaera aldatu denik”.

Kongon bakea izateko, emakumeen errefortzua eta gizonezkoen errehabilitazioa premiazkoa izanen da Mukwegeren aburuz. Hori dela eta, alde batetik gizon eta umeen taldeak osatu ditu inguruan bizi duten biolentziaz hausnartzeko; eta bestetik, emakumezko taldeek justizia eta erreparazioa exijitzen dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude