Borroka baten transmisioa, borroka berriak elikatzea xede

  • Maiatzaren 12an aurkeztu zuten Gasteizko Gaztetxearen 30 urteko bizitza jasotzen duen liburua, Gaztetxean bertan. Hemen duzue kronika.


2018ko maiatzaren 16an - 12:46

Aurkezpen-ekitaldia 13.30tan zegoen deitua. Ordurako, giro ederra zegoen Muinoko Etxearen patioan.

Laurden gutxitan Gaztetxearen ahotsa ailegatu zen inondik, ekitaldiaren dinamizatzaile lanetan goiz batez bozgorailuak okupatuta: “Eguerdion. Hastera goaz, isiltasun pixkat kaguendiox gaztetxerak ematen duzuela! 30 urte bizitza okupira jaio nintzenetik. Arraioa, nork esango zidan orduan. Gogoratzen?”. Eta 80ko hamarkada eta Gazte Asanbladaren lehendabiziko urratsak aletzen zituzten grabaketa labur batzuen ostean, adin ezberdinetako gaztetxeroak igo ziren oholtzara.

 

Belaunaldi bakoitzak, lau orotara, abesti bana bertsioneatu zuen, bizitutakoak konpartitzeko letrak moldatuz. Bitartean, garaian garaikoak jasotzen zituzten marrazkiak kateatzen ziren pantailan. Libururako propio egindako marrazkiak. Beteranoetan beteranenek Eskorbutoren “Cuidado” hautatu zuten; Hertzainak taldearen Guantanamera doinuak entzun genituen ondoren; Hirugarren belaunaldiak bertso doinuak eskaini zituen, erdiak Ekaitz Samaniegok kantatuak Murtziako espetxetik; egungo gaztetxitek Goseren Surik bai abestia moldatu zuten, agureei epelak botaz irri artean.

Batzuen artea eta gehiengoen sinpatia goratu zituen Gaztetxearen ahotsak sorpresari bide eman aurretik. “Kariño guztiaz esanda, esperantza politikoa, etorriko direnengan dut jarria!”. Eta hor agertu zen Gaztetxeren eta auzokideen haur koadrila, “Piraten bizitza hoberena da” abestuz, ron botila eskuan baino, gaztetxea bihotzean.

Orduan agertu zen Alfonso Alonso alkatearen mehatxu garaian famatu egin ziren iratxoetako bat. Liburuaz galdezka. Ba ote zegoen edo txantxa ote zen, 25. urteurrenerako argitaratu behar zela jakinarazi zenean bezala. Baietz etxe okupak, hain zuzen ere promoziorako bideoa pasa berri ziotela. Bideoak matrailezur bat baino gehiago atera zuen bere tokitik. Haiek barre eztandak!

Iratxoaren eta Gaztetxearen arteko solasaldi pipertsuak jarraitu zion bideoari, gaztetxeak zenbait mezu konpartitzeko baliatu zuena. Batetik, liburuaren helburua zein den: “Borroka baten transmisioa egin, borroka berriak elikatzeko”. Bestetik, autobiografia ez, komungrafia bat dela ohartarazi: “Esku, buru eta bihotz askoren artean komunean idatzia baitago. Nire historia partikularra gure auzokideekin, hiriarekin, herriarekin lotzen dituen hari asko dituelako komunean. Eta, batez ere, komunean idatzia dagoelako. Nire patioko komun-zuloan. Euskal herrietako gaztetxeon eta tabernen komunetako historia, gu guztion historiaren ispilu eta metafora da. Bertan ase izan ditugu, garaian-garaian, gure behar oinarrizkoenetako asko. Hormen aurka maitatuz, poliziengandik ezkutatuz eta probak estoldan behera botaz, konketetan drogatuz, parrandari edo eztabaidari berrekiteko barrenak libratuz, hormetan libreki adieraziz pegata edo rotulki bidez”.

 

Omnia sunt komuna! Komuna da bide bakarra!”. Hitz magikoek izan zuten eraginik. Kateari tiratzearen soinua patioko komunetik ateratzen zen kearekin eta argi biziekin nahastu, eta iratxoa atera zen azkenik komunetik liburuak eskutan.

Luntxaz, marianitoaz, eta liburuaz gozatzeko unea zen jada. Lagun artean, komunitatean, komunean.

Gasteizko Gaztetxea 30 urte liburua eskuratu dezakezu oso erraz ARGIAren Azokan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


2023-09-12 | Ahotsa.info
Ez Dago Hilda festibala urriaren 28an ospatuko da Berriozarren "eszena autogestionatuarentzat" lokal bat helburu

Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.


Eguneraketa berriak daude