Gudari Egunaren karietara argitaratutako oharrean, Aieteko bide orriari jarraipenik eman ez izana gaitzetsi du ETAk. Kolonbiako Gobernuak eta FARCek sinatutako itunari “elkartasun osoa” adierazi dio.
Gara eta Berria kazetei helarazitako ohar batean jakinarazi duenez, duela bost urte jarduera armatua uzteko hartutako erabakia berretsi du ETAk. Urtero legez, Gudari Eguna baliatu du erakundeak adierazpenok egiteko, eta zehaztu du “ETAren eta bere kidegoaren iparrorratz bakarra” 2011ko urriaren 20an publiko egindako erabakia dela.
Hala, Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzian hartutako konpromisoez aritu da ETA, eta azpimarratu du eurek soilik bete dituztela hitzartutako puntuak: “Ez dira orduan jarritako gutxienekoak bete, eta ez zaie konponbiderako agenda osatzen duten aferei behar bezala erantzun. Soilik ETAk bete du hitza”.
Euskal Herriaren independentzia lortzeko “bide politikoen aldeko apustua” mantentzen duela jakinarazi du, eta bide horretan, “lasaitasunez eta ikuspegi argiz” lan egitea eskatu du, ezker abertzaleari "larritasunetan eta epe laburretan ito gabe" aritzeko dei egitearekin batera: "Euskal Herrian ere aurrera egin beharra dago, esan bezala, lasaitasun estrategikoarekin, gure nazio izaera eta euskaldunon erabakitzeko eskubidea ukatzen dutenen ahulezia politikoa geroz eta agerikoagoa baita".
ETAren arabera, “autonomismotik bide oparoagoa egin zitekeela uste izan zuen zenbaitek ere Espainiako Konstituzioak ezarritako mugak gaindiezinak zirela egiaztatu dute, eta orain burujabetza prozesuaren beharrarekin bat egiten dute”. Hala, ETAren jardun historikoarekin kritiko izan direnei erreferentzia eginez, oroitarazi du “etorkizuna eraikitzeko ezingo diogula besteari norberaren egi bakarra eta ñabardurarik gabekoa inposatu, baina etorkizun hori eraikitzeko erantzukizuna dugula denok”.
Kolonbiako itunari elkartasun osoa
Bakea lortzeko bidean Kolonbiako Gobernuak eta FARC erakunde armatuak sinatutako akordioaz aritu da ETA. Oroitarazi du “Aieteko aukera baino beranduago hasitako ibilbideak arrakasta izan duela, abiatutakoari segida emateko borondatea eduki dutelako”.
Hala, Kolonbiako bake prozesuari babesa adierazi dio: “Zoriondu nahi ditugu Kolonbiako herria eta justiziaren zein berdintasunaren alde borrokatzen diren iraultzaileak. Gerrillaren fasea atzean utzi dute eta, orain, itxaropenez, beste ibilbide bat hasi dute. Gure elkartasun osoa dute”.
Ideia sakonak ulergarri eta ukigarri egiteko gaitasun harrigarria dauka Marina Garcés filosofo kataluniarrak (Bartzelona, 1973), pentsamendua eguneroko bizipenekin konektatzeko argitasuna; eta bizi ditugun garai nahasi hauetan, jarrera bat: eraldaketaren aldeko apustua egiten dutenekin bilduta, erantzun erabatekoak baino, galdera berriak planteatzekoa. Zaragozako Unibertsitatean filosofia klaseak ematen ari da azken urteetan eta 2002tik bultzatu du Espai En Blanc proiektua ere, zeinaren... [+]
Damutu naiz milatan baina han gelditu zen hanka, sartuta. Eskultoreak obra ezarri nahi zuen Santa Klaran, ezkerretara Chillida, eskuinetara Oteiza eta erdian berea, arraunlariaren omenez. Berez eskultura den Santa Klararen gainean beste eskultura bat. Ez nuen ezetz borobila, zegokion bezala, esateko kemenik izan, dirurik eza jarri nion aitzakia. Arerio politikoek berehalakoan harrapatu ninduten, ez zintzo jokatuz baina. Eskultura jartzearen alde agertu ziren guztiak, hemendik Fisterrara... [+]
Sebas Lasa eta Alfontso Sebastian Donostiako Antigua auzoko euskal presoak aske gelditu dira kartzelan hogeina urte igaro ondoren, Etxeratek jakinarazi duenez.
Nafarroako Gobernuak ez du ordezkaritzarik bidaliko maiatzaren 4an ETAren desmobilizazioaren harira Kanbon egingo den ekitaldira. “Ez dakigu zer egingo den, ez zer eduki izango dituen, ezta han zer irudikatuko den ere”, argudiatu du Nafarroako Gobernuko bozeramaile Maria Solanak asteazkenean.
Altsasuko auzian auziperatutako Iñaki Abadek bideo bat aurkeztu du asteazkenean auziko zortzigarren saioan, non zalantzan jartzen baituen Guardia Zibilaren sarjentuak epailearen aurrean egindako deklarazioa.
ETAk armaz betetako bi kutxa utzi ditu Baionan, Frantziako agintarien eskura. Poliziak kutxa horien edukia aztertu du.
Hala Bedi, Eleak/Libre eta Kaleratzeak Stop Araba Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Batzordean izan dira apirilaren 25ean. Alderdi politiko guztietako ordezkarien aurrean, Mozal Legea indargabetzeko exijitu dute beste behin, baita Mikel Saenz de Buruaga kazetariari ezarritako isuna bertan behera uzteko ere.
EAJk iragarri duenez, Espainiako Gobernuak onartu du pentsioak Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera igotzea 2018an eta 2019an, aurreikusita zegoen pentsio minimoen %3ko igoeraz gain.
Maiatzaren 4an Kanbon egingo den bakerako nazioarteko ekitaldian Jaurlaritzak ez duela parte hartuko azaltzeko, Josu Erkoreka EAEko Gobernuko bozeramaileak esan du ETAk “Euskadin” izan duela eragin handiena eta Kanbo “Euskaditik” kanpo dagoela.