argia.eus
INPRIMATU
‘Boro’ kazetariaren aldeko sinadura bilketa jarri dute martxan
  • La Haineko kazetariari babesa adierazteko kanpaina zabaldu dute. Kazetari lanak egiteagatik behin baino gehiagotan auzipetu dute. Apirilaren 16an izango da bere aurkako azken epaiketa eta sinadura bilketa jarri dute martxan babesa adierazteko. Zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri nahi diote.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2018ko martxoaren 02a

Bi auzi ditu bere aurka: sei urteko kartzela zigorra ezarri nahi diote, fiskalaren aburuz, 2014an Madrilen Espainiako monarkiaren aurkako manifestazio batean lanean ari zela, Poliziari eraso egin ziola egotzita. Bestea, pasa den azaroan Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuen sare sozialetan idatzitakoen harira. Azken horrengatik urte eta erdiko espetxeratzea eskatu dute bere aurka "terrorismoa" goratzeagatik.

Behin baino gehiagotan salatu izan du La Haine eta Kaos en la Red atarietako kazetariak kazetari lanak egiteagatik presioak jaso izan dituela. Iazko azaroan txio batzuk zirela medio deklaratu behar izan zuenean, “propio” sortutako epaiketa izan zela nabarmendu zuen, aurrekariak egotzi eta bigarren epaiketan espetxeratu ahal izateko.

Hemen duzue Bororen aldeko sinadura kanpaina.