argia.eus
INPRIMATU
Bordele eta Hendaia artean ez bide da AHT berria ibiliko
  • Frantziako Gobernuak lehenetsi du Bordele eta Hendaiaren arteko bidea berritzea, LGV delakoa (abiadura handiko trena) bertatik ibil dadin baino.

ARGIA @argia 2018ko abenduaren 28a
Euskal kostaldeko trenbideak berrituak izan arren, ez omen zen AHT berria martxan jarriko. Argazkian, gaur egungo TGV delakoa Hendaiako geltokira arribatzen.

Estatuko idazkari Emmanuelle Wargonek abendu honetan aditzera eman duenez, Frantziako Gobernuak “indarrean dauden bideak hobetzea eta AHTren berria abian jartzearen asmoa baztertzea”, lehenetsi du.

Trenbideen berritzea Bordeleko geltokiaren hegoaldeko inguruan hasiko lirateke 2019an. 490 milioi euro onartu du zeregin horretarako. Asmoa, Bordele eta Akize (Dax) arteko trenbideak egokitzea da lehen unean, eta gero Baiona eta Hendaiarainoko hobekuntzak obratuko lirateke. Guztira, bederatzi bilioi euro beharko litzateke.

Pirinio Atlantiarreko PSko David Habib diputatuak deitoratu du AHTren proiektua baztertu izana. Frantziako alderdi sozialistako diputatuaren kezken aurrean, Emmanuelle Wargonek hauxe adierazi zuen Parisko Legebiltzarrean: “Bordele hegoaldeko trenbidean dauden kolapsoak gainditzea da ezinbestekoa da, egoera jasaezaina baita. Ondoren, Akize eta Morcens (Dax-Morcenx) herrietako geltokien arteko instalazioak egokitzea dugu xede, baita segidan Baionako geltokia hornidura eta logistika handiko gunea bihurtzea”.   

Baiona-Hendaiako trenbidea eta Hendaiako geltokia ere lan berriztatzaile hauen bitartez hobetuko lirateke, Estatuko idazkari Emmanuelle Wargoneren iritziz.