argia.eus
INPRIMATU
Bonberenea Ekintzak-ek liburu-disko-DVDa plazaratu du 10. urteurrenean
  •  

    Bonberenea Ekintzak plataformak 10 urteko ibilbidea jaso du 2002-2012 Doinuen hamarkada liburuan. Inprimatutako materialaz gain (Tolosako  Bonberenean  egindako grabazio guztien zerrenda, diskoen azalak, argazkiak, elkarrizketak…), 38 kanta, hainbat talderen bideoklipak eta hamahiru kontzerturen zuzeneko irudiak biltzen dituzten bina CD eta DVD daramatza liburuak.

Jon Torner Zabala @jtorner 2012ko abenduaren 05
Bonberenea gaztetxetik sortutako zigilua da Bonberenea Ekintzak.

Glaukoma, Kuraia, Peiremans+, Anger, Yakuzi, Fiachras, Petti, Eraso!, Anestesia, Izaera, Estricalla, Deabruak Teilatuetan, Willis Drummond, Berri Txarrak, Lif, Zea Mays, Matxura, Ama Say, Inoren Ero Ni eta Desordutan taldeen kantak aurkituko dituzue, besteak beste, CD eta DVDetan.

 

Bestalde, Bonberenea Ekintzak-ek Durangoko Azokan aurkeztuko dituen nobedadeak honakoak dira: KKLRD EPa (Zinc, Estricalla, Humilitate, Mostros), Eraso! (Ez gara inoiz hilko), Glaukoma (Vol. 1), Anai-Arrebak (Anai-Arrebak), Anger (Hirugarren azala), Zea Mays (Sortuz, grabitatearen aurka. CDaren berrargitalpena) eta Bad Sound System (System Aldaketa).