argia.eus
INPRIMATU
Bonba autoa Atenasko banku baten aurrean, Merkelen bisitaren bezperan
  • Greziako Bankuaren aurrealdean eztandarazi duten bonba autoak ez du biktimarik eragin, albiste agentzien arabera. Lau urtez zorren merkatutik kanpo egon ostean, Greziak merkatura itzultzea aurreikusita zuen egun berean gertatu da Atenaseko leherketa.

Ane Lusarreta 2014ko apirilaren 10
Autoa txikituta gelditu da, eta kalte materialak eragin ditu eraikin eta dendetan. Ez da biktimarik egon. (Arg: Europa Press)

Adonis Samarasen gobernuak 2.500 euroko balioa duten Estatu bonuak igorri nahi ditu; lehendabiziko bonuak ostegun goizean merkaturatzea zegoen aurreikusia.

Bestalde, Alemaniako kantziler Angela Merkelen bisita ostiralerako zegoen programatua. Merkelek Samarasen gobernuari Europako hauteskundeetarako babesa erakutsi nahi diola eta Greziako erreforma prozesua bultzatuko duela diote zenbait adituk.

Abisu batek autoaren kokalekua iragarri ostean 5:55ean egin du eztanda lehergailuak. 75 kilogramo lehergaiz osatutako bonba 45 minutu barru lehertuko zela adierazi die bi hedabideri ezezagun batek.

Poliziak autoaren inguruko gunea jendez hustu du, eta iragarritako orduan lehergailuak eztanda egin du. Ethnos egunkarian argitaratu dutenez kalte materialak ugariak izan dira, eraikin eta dendetan batez ere.