Bollerismoa harresien bi aldeetan

  • Bollerismoak sistema zirikatzen du, sistemaren etsaia da. Sistemaren etsaiak menperatu nahi ditu sistemak berak, eta horretarako, kartzela deitzen zaion egitura sortu du. Gure hiri, auzo eta herrietako egunerokotasunean, sistemak berak jartzen dizkigun hainbat barrote ere aurkitzen ditugu.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 29an - 09:42

Bollerismoa. Identitate bolleroa, identitate disidentea da, heteropatriarkatuaren normetan. Egitura heteropatriarkala errotik jartzen du zalantzan. Harreman sexu-afektiboetako genero rolak, familia nuklearra… Bollerismoak sistema zirikatzen du, sistemaren etsaia da. Sistemaren etsaiak menperatu nahi ditu sistemak berak, eta horretarako, kartzela deitzen zaion egitura sortu du.

Bollerismoa eta kartzela. Kartzela da sistemak gaizkiletzat hartu dituen subjektuen errepresio mekanismorik bortitzenetako bat. Hala ere, barrote fisiko eta erlazio anker horietatik at ere, gure hiri, auzo eta herrietako egunerokotasunean, sistema berak ezarri dizkigun hainbat barrote aurkitzen ditugu; ez agian kartzelakoak bezain fisikoak, baina bai plano sinbolikoan; hau da, harremanak, eta mundua interpretatzeko dugun prisma, errotik gurutzatzen duen horretan.

Horretarako, bi errealitate ekarriko ditugu gaur. “Identidades lésbicas, más allá de las fronteras” dokumentaleko Gasteizko lau kolektibo lesbianisten (ALA, GazteLesbos, Pikarrai eta 7menos20) testigantzak izango ditugu gurean. Baita “Cárceles bolleras” dokumentalaren zuzendariarekin, hots, Cecilia Montagutekin egingo dugun elkarrizketa (gaztelaniaz da/en castellano) ere.

Albiste hau Pikara Magazinek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe baldintzak
"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Zaballako espetxean hildako Oroitz Herreroren senideak
"Gu horrela tratatu bagaituzte, zer ez dute egingo espetxe barruan"

Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]


2024-02-07 | Hala Bedi
Preso bat hil da Zaballako espetxean, bi urtean hirugarrena

Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.


Espetxeko azken heriotza “izebergaren punta” besterik ez dela dio Salhaketak

Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]


Eguneraketa berriak daude