Boliviako Poliziak indigenen manifestazioan erabilitako indarkeria ikertzeko batzorde berezia abiarazi du Moralesek

  • Bi erabaki hartu ditu Evo Morales Boliviako presidenteak: batetik, Amazonasen barrena egitekoa ziren errepidearen eraikuntza bertan behera uztea, eta bestetik, poliziaren jarrera ikertuko duen batzordea abiatzea. Batzorde berezia herrialdeko eta nazioarteko jendeak osatuko du. Evo Moralesen hitzetan, bere Gobernuak ez ditu poliziaren gehiegikeria horiek bideratu eta barkaezinak dira.


2011ko irailaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Reuters

Amazonaseko zonaldean departamendu bi elkartzen dituen errepidea egiteko asmoa zuen Boliviako Gobernuak, baina inguru hartako indigenak kontra agertu ziren eta martxa antolatu zuten joan den igandean. Martxa hori kontrolatzeko hurbildu ziren poliziek gogor egin zuten manifestarien aurka, hildako bat, zauritu ugari eta ehunka atxilotu eraginez.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bolivia
“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2022-09-06 | ARGIA
Deforestazioaren eraginez Amazoniak bizi duen egoera larriaz ohartarazi dute

Berreskuratzeko gaitasuna galtzen ari da Amazonia, deforestazioak eta degradazioak larriki kaltetuta. Egungo egoeran, planetaren birika berdea deitu izan denaren zati handi batean karbono gehiago isurtzen da airera, xurgatzeko gai dena baino. Berehalako neurriak eskatu ditu... [+]


2022-06-13 | ARGIA
Aurrekaria Hego Amerikan
Boliviako presidente auto-izendatu zen Añezi hamar urteko espetxe zigorra, estatu kolpea ematea egotzita

Asteburuan aurrekaria ezarri dute Bolivian estatu kolpea ematen saiatzen direnentzat, hamar urteko espetxe zigorra ezarriz Jeanine Añez senatari ohiaren, Williams Kaliman Indar Armatuetako komandante ohiaren eta Yuri Calderon Poliziako komandante ohiaren aurka.


2021-11-09 | Leire Artola Arin
Ketxua hizkuntza biziberritzeko plana osatzen ari dira Bolivian, Garabideren parte hartzearekin

Bolivian izan dira Garabide elkarteko hiru kide, plan estrategikoa prestatzeko lehen saioetan, eta euskararen biziberritzearen gakoak azaldu dizkiete ketxua komunitateko kideei.


Eguneraketa berriak daude