Boliviako izpiak eta hizkiak bildu dituzte Txomin Txuekak eta Amets Arzallusek


2006ko azaroaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:01
'Illimani. boliviako izpiak eta hitzak' liburuaren azala

Txomin Txueka argazkilariak eta Amets Arzallus bertsolari eta kazetariak iragan abuztuan Boliviara egindako bidaian bizitakoak bildu dituzte Illimani. Boliviako izpiak eta hitzak argazki-liburuan. ARGIAk argitaratutako lanak aurrenekoaren irudiak eta bigarrenaren testuak batu ditu, gaztelaniara, frantsesera eta ingelesera itzulita. Liburua gaur aurkeztuko dute Zarauzko Photomuseum Argazki Euskal Museoan, arratsaldeko 19:00etan.Illimani 25 eurotan izango da salgai, baina ARGIAko harpidedunek %15eko deskontua izango dute.

Boliviara egindako bidaia Tawantinsuyu espedizioa web gunean kontatu zuten bi autoreek. Evo Morales, kartzela, gasaren gerrako biktimak, kaleko zapata-garbitzailea... hurbiletik bizi genituen kanal horretan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bolivia
“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2022-09-06 | ARGIA
Deforestazioaren eraginez Amazoniak bizi duen egoera larriaz ohartarazi dute

Berreskuratzeko gaitasuna galtzen ari da Amazonia, deforestazioak eta degradazioak larriki kaltetuta. Egungo egoeran, planetaren birika berdea deitu izan denaren zati handi batean karbono gehiago isurtzen da airera, xurgatzeko gai dena baino. Berehalako neurriak eskatu ditu... [+]


2022-06-13 | ARGIA
Aurrekaria Hego Amerikan
Boliviako presidente auto-izendatu zen Añezi hamar urteko espetxe zigorra, estatu kolpea ematea egotzita

Asteburuan aurrekaria ezarri dute Bolivian estatu kolpea ematen saiatzen direnentzat, hamar urteko espetxe zigorra ezarriz Jeanine Añez senatari ohiaren, Williams Kaliman Indar Armatuetako komandante ohiaren eta Yuri Calderon Poliziako komandante ohiaren aurka.


2021-11-09 | Leire Artola Arin
Ketxua hizkuntza biziberritzeko plana osatzen ari dira Bolivian, Garabideren parte hartzearekin

Bolivian izan dira Garabide elkarteko hiru kide, plan estrategikoa prestatzeko lehen saioetan, eta euskararen biziberritzearen gakoak azaldu dizkiete ketxua komunitateko kideei.


Eguneraketa berriak daude