argia.eus
INPRIMATU
“Boligrafoa hartzeak ere min ematen dizu batzuetan, baina gero mesede egiten dizu”

2011ko apirilaren 12a
Miren Agur Meabe Argia

Miren Agur Meaberen bi lan notizia dira egunotan. Mila magnolia lore haur literaturako narrazioa IBBY nazioarteko elkartearen Ohorezko Zerrendan sartu dute eta Bitsa eskuetan poema liburuak Espainiako Kritikaren Saria irabazi du.

"Amaren heriotzak umezurztasun batean utzi ninduen, munduaren zati bat hil zitzaidalako sentsazioarekin. Baina hori baino zabalagoa den porrot sentimental bat dago [Bitsa eskuetan] liburuaren atzean. Trantsizio aldi batean, gauza askoren amaierak batu ziren, eta dena batzen denean ez zaude ondo inon eta lurra dardaraka sentitzen duzu. Horren aurrean, poesia idaztea neure buruari babes bat emateko modu bat zen; eta benetan adieraztea eguneroko bizimoduan adieraztea zaila egiten zitzaidan barne gatazka bat (...) Unerik txarrenetan, mundua amaitzera doala sentitzen duzunean, lurrak oinen azpian dardara egiten dizunean, poesiak eta adiskideek eusten dizute".