Bloody Sunday-ko biktimen familiei Londresek proposatu dien konpentsazio ekonomikoa: 50.000 libera familiako

  • Bloody Sunday edo Igande Odoltsuan hildako hamahiru pertsonen familia kideei 50.000 liberako konpentsazioa eskaini die Britainia Handiko gobernuak, BBCk argitaratu duenez. Larriki zaurituak izan ziren beste hamahiruei ere kopuru bera eskaini diete.


2013ko otsailaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bloody Sunday-n hil zituztenen omenezko murala Derryn. Arg: Wikipedia.

Defentsa Ministerioak eta familien abokatu taldeek izandako hilabetetako eztabaidaren ondoren etorri da eskaintza.

Oraindik ere familiek ez dute baieztatu Londrestik gutun formalik jaso dutenik.

Informazio gehiago:

Bloody Sundayn anaia hil zioten John Kellyren testigantzan oinarritutako pasartea duzue ondoren, orain urte batzuk Amaitutako guda baten arrastoak erreportajean argitaratuta. Bertan itsatsiko dut parte hura osorik:

17 urte zituen Michael Kellyk 1972. urteko urtarrilaren 30ean. Derrykoa jaiotzez, agintari protestanteen eskutik komunitate katolikoak bizi zuen diskriminazioaz nazkatua, eskubide zibilen aldeko martxara joan zen lagunekin. “Pertsona bat, boto bat!”, bezalako oihuak ahoan hil zen. Bere anaia Johnek, 59 urterekin, atzo gertatu izan balitz bezala kontatu digu Michaeli bala batek zulatu ziola bularra. 14 pertsona hil zituzten Britainia Handiko soldaduek Bloody Sunday edo Igande Odoltsu hartan. Herri honek inozentzia galdu zuen eguna.

You are now entering Free Derry (Derry Askean sartzen ari zara) ohartarazten du bidaiaria errepide ondoko pareta zuri historikoak. Derryri historia usaina dario. Erdi Aroko herria, harresi dotoreekin, eliza ugarirekin… baina batez ere Igande Odoltsua gogoratzen duten mural ikusgarriekin. Urtetan borroka gogorren eremu izan den Bogside auzoan Free Derry museoa dago, Picassoren Gernika koadroaren bertsio moderno baten aldamenean. “Gure betebeharra hemen gertatua ongi kontatzea da, zuzen, bertako jendeak bizitu zuen bezala; Free Derryn gertatua, Free Derryko herritarrek kontatua”, zehaztu digu Adrian Kerr museoko zuzendariak.

Urtarrilaren 30 hartan, eskubide zibilen aldeko martxa baketsua antolatu zuten Derryko bizilagunek. Kopuru zehatzik ez dagoen arren, dokumenturik gehienek 15.000 bat pertsona bildu zirela diote. Inolako armarik gabe zihoazen 14 pertsona hil zituzten soldaduek. Soldaduen hitzei soilik erreparatuta eginiko lehen epaiketa batean “hildako errebeldeak” izatea egotzi zieten hildakoei, eta militarrei tiro egin izana. Urte askotako borrokaren ondoren, 26 urte beranduago, 1998an, Bake Akordioa baino hilabete lehenago, bigarren epaiketa bat irekitzea lortu zuten derrytarrek. “Epaileak zehatz-mehatz daki zer gertatu zen, froga eta testigantza guztiak eman dizkiogu. Orain ikusi egin beharko dugu ea hori txostenean paratzen ausartzen den”, dio Kerr zuzendariak. “Hemen gertatua ez zen burua joandako soldadu batzuen istorioa, aginduak bete zituzten soldaduena baizik”. John Kelly, anaiaren odolarekin zikindutako ume baten kamiseta parean duela, begi bat Londresko epaiketara duela bizi dela dio. “Michaelen izena, eta egun hartan hil zituzten beste 13 pertsonen izenak, azkenean, garbitu egingo dira eta betirako atseden hartuko dute. Eta guk, aldi berean, gure bizitzekin aurrera egin ahal izango dugu behingoz”.

> Lander Arbelaitzen Taupadak blogetik hartutako artikulua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irlanda iparraldea
Udal hauteskundeak aise irabazi ondoren, Sinn Feinek Stormont desblokeatzea eskatzen du

Sinn Feinek lehen aldiz irabazi ditu Ipar Irlandako udal hauteskundeak, eta 462 zinegotzietatik 144 eskuratu ditu, duela lau urte baino 39 gehiago. Alderdi errepublikarraren ustez, horrek balio beharko luke unionismoak blokeatzen duen Stormonteko Legebiltzarra berriz... [+]


2023-04-23 | Axier Lopez
Justizia bidean?

Mende laurdena bete du Ipar Irlandako Ostiral Santuko Hitzarmenak, gatazka armatuen konponbiderako erreferenteetako bat bilakatu dena munduan. 1998ko akordioaren helburu nagusia biolentziari amaiera jartzea zen. Indarkeria izugarri apaldu da, baina ez da desagertu. Berbarako,... [+]


2023-03-01 | Leire Artola Arin
Londres eta Bruselaren arteko akordioa
Ipar Irlandako Parlamentua desblokeatuko al dute unionistek ia urtebeteren ondoren?

Ipar Irlandako Parlamentua blokeatuta dago maiatzetik, DUP unionisten alderdiaren protestagatik, ez baitago ados Brexitaren ostean Ipar Irlandan Europako Batasunak jarri dituen merkataritza kontrolekin, besteak beste. Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren hitzarmen berriak... [+]


Irlandera, hizkuntza ofiziala estreinakoz Ipar Irlandan

2022ko abenduaren 6an Ipar Irlandako mugimendu errepublikanoaren aldarrikapen historikoetako bat gauzatu zen: data horretatik aurrera, Irlandako berezko hizkuntza ofiziala da, lehenbizikoz, Ipar Irlandako sei konderrietan.


Eguneraketa berriak daude