Bilbon iragarri zuten IV. Foro Soziala, presoak eta armagabetzea lehentasun. Donostian eta Hendaian (martxoaren 10ean eta 11n) egitekoak ziren topaguneak. Hendaiakoa Miarritzera eraman da, eta martxoaren 17-18ra atzeratu.
Martxoaren 10ean eginen den Foro Sozialean, Donostian, iheslari eta deportatuen egoera landuko dute bereziki. Espainiako eta Frantziako estatuen legediak aztertu nahi dituzte, eta araudietan dauden korapiloak identifikatu, baita hartara, iheslari eta deportatuen egoerari irtenbideak bilatu ere.
Foroa eratze bidean, antolatzaileak gizarte zibileko dinamika aztertu dute eta erakundeekin batzartu dira. Sare, Etxerat eta sindikatuekin, besteak beste. Preso eta errefuxiatu kolektiboen ekarpenak ezagutzera emanen dituzte. Halaber, Frantziako epaile bati eskaera egin diote Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) bozeramaileekin biltzeko.
Armagabetzeari buruzko arazoa da Foro Sozialak landu nahi duen bigarren puntua. Iparraldeko Bake Bideak kolektiboak “armagabetzea bake prozesuaren zerbitzura” jarri nahi du; lema hori hautatu du hain justu Topagunea ezagutzera emateko, martxoaren 17 eta 18an izanen da Miarritzen.
“Blokeoa gainditzeko nahikoa indar eta borondate dago, eta adostasunak lortzeko eremua Euskal Herria da”, adierazi du Peio Dufau kolektiboko kideak. Adostasuna erakundeetan nahi dute landu eta bermatu, hau da, Euskal Herriko hiru eremu instituzionaletan: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea eta Ipar Euskal Herria.
Miarritzeko Foroan, Euskal Herriko egoeraz hausnartzeaz gain, Kolonbiako gatazkaren bake eta armagabetze prozesuan eman dituzten urratsak aztertuko dituzte, eta hemengo prozesurako baliagarria izan daitekeena kontuan hartu.
Desarmatzeari dagokionez, Lapurdiko Luhuso herrian bizitakoa "mugarri" baten adierazletzat jo izan da, ETAren zein gizarte eragileen aldetik. Gizarte zibilak bake prozesuan egin dezakeen ekarpena aintzat hartu izan da, haien ustez. Antolatzaileek “sentimendu kolektibo” bat dagoela baiezta ahal izan dute beren azken ekimenetan.
“Etapa berri batean gaudela” pentsatzen dute Donostian eta Miarritzen egitear dauden foroen antolatzaileek. Azken hilabeteetan izan diren ekimen eta agerraldi publikoen sinergia biltzeko, norabidea ongi finkatzeko eta zehazteko balio behar dute martxoko topaguneek. Hitz batean, bi estatuek ezarri duten “blokeoa” gainditzeko.
ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]
ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]
Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.
Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.
Etxera bidea gertu lelopean manifestazio bateratua egingo dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek, pandemiagatik bi urtez mobilizazio jendetsu hori egin gabe egon ostean. “Duintasuna eta bizikidetza lortzeko itxaropena” ere izango dituzte aldarri, euskal presoen... [+]