argia.eus
INPRIMATU
Blogak, banitatearen erakusleiho (Joxe Aranzabal)

2006ko maiatzaren 18a

"Oraingoan Felipe Juaristi idazle azkoitiarrak jakinarazi digu blogak 'norberekeriak harro erakusteko tokiak' iruditzen zaizkiola, 'banitatea eta hantustea biak eskutik helduta paseatzen diren zelai ezdeusak' (...) Adiskide batek esanda jakin dut debatea izan dela euskal letretan. Nire kulpa da, aitor dut, ez dakidalako nora jo behar den polemika debatedun orriak, paperezko ala elektroniko, jotzeko. Pereza infinitua izango da nirea, ezintasunarekin batera. Interneten sartu eta blogen bila hasteko gogorik eza, noski, espazio horiek norberekeriak harro erakusteko tokiak iruditzen baitzaizkit, zutabe hauxe bezala, ezberdintasunak ezberdintasun, banitatea eta hantustea biak eskutik helduta paseatzen diren zelai ezdeusak. Ez dakit horretaraino iritsiak ote garen honako zutabegileok. Zalantza dut. Idaztea berez da banitatearen erakusleiho. Hori dakienak bide erdia egina du, norberarenak ez diren galtza harroak ez janzteko". (2006/05/18)