argia.eus
INPRIMATU
Hamar blog berri izango dira ARGIAn abenduaren 3tik aurrera (II)
  • Orain hiru urte hasi zen Argiako lantaldea blogen munduan lehen urratsak ematen. Paperean lan egiten zuen eta Interneten aritzen zen erredakzioen arteko bateraketan pauso bat gehiago izan nahi zuen, eta hala, Erredakzio Mahaia aterkipean, kazetari bakoitzak bere leihoa ireki zuen. Abenduaren 3tik aurrera, ARGIAko blog komunitatean aldaketak izango dira ordea.

2012ko azaroaren 27a

Kazetaritza egiteko modu malguagoa eskaintzen diote blogek kazetariari, eta bide honetan sakondu nahi dugu. Bi aldaketa nagusi egingo ditugu gure blog komunitatean: Batetik, orain arteko blogak birplanteatu eta diseinuz berrituko ditugu. Bestetik, blogari berriek komunitatea sendotuko dute.

Orain arteko blogei, esan bezala, diseinua garai berrietara egokituko diegu, izenburu bat eman eta tematika aldetik zehaztu egingo ditugu. Irakurterrezagoak izango dira, garbiagoak diseinu aldetik.

Bestetik, hamar blogari berri ere izango ditugu: Estitxu Eizagirre, Axier Lopez, Joxerra Aizpurua, Miel Anjel Elustondo, Kike Amonarriz, Montse Auzmendi, Gorka Azkarate, Ander Perez, Irati Sarasua, Julen Leuza.

Argiako blog korporatiboa abiatuko dugu: ARGIAren barrenak. Bertan, etxe barruan egositakoak plazaratuko ditugu. Irakurlearekin harreman zuzena izateko gunea izango da.

ARGIAko blogari komunitatea, beraz, horrela osatuko da:

Joxerra Aizpurua: Zientzia eta teknologia kontuak jorratuko ditu.

Kike Amonarriz: Soziolinguistika eta umorea.

Urko Apaolaza: Politika, ekonomia eta historia.

Lander Arbelaitz: Estaturik gabeko nazioak, politika eta Internet.

Mikel Asurmendi: Politika eta literatura.

Montserrat Auzmendi: Musika.

Gorka Azkarate: Mendia (ibilbideak, lasterketak, ingurumena...)

Miel Anjel Elustondo: Kultura, euskara, diaspora...

Gorka Bereziartua: Batez ere kultura; noizean behin iritzi mohikanoak.

Unai Brea: Zientzia.

Estitxu Eizagirre: Eguneroko bizitzan estropozu egindako burutazioak.

Mikel Garcia: Gizarte gaiak, hezkuntza eta noizbehinka zinema.

Onintza Irureta: Euskara eta genero berdintasuna.

Xabier Letona: Politika eta ekonomia.

Julen Leuza: Folklorea.

Axier Lopez: Elementu multimediak protagonista izango dituen bloga.

Ander Perez: Herri mugimenduak eta politika.

Irati Sarasua: Gizarte gaiak.

Jon Torner: Kirola, komikiak eta horiek bezain serioak ez diren beste kontu batzuk.

Garbiñe Ubeda: Alderantzika aritzeaz eta bestez.

Pello Zubiria: Fukushimaz, erleaz, arrebaren kantzerraz, borreroez, baratzeaz.

ARGIAren blog korporatiboa: Etxe barruko kontuak.

 

Bihar: Argiaren webgune berria eta Creative Commons lizentziak (III)