"Denboraren kontzeptua lantzea gustatzen zait zeren bizitzak denbora bat bizitzera behartzen gaitu. Erotzeko modukoa da hori. Horregatik, jendea nire lan bat ikustera datorrenean, beste mundu batean murgiltzea nahiko nuke, gorputzak komunika dezakeena sentitzea nahiko nuke. Eta horrekin gozatzea. Zeren eguneroko bizimoduan gure artean egiten ditugun harremanek ez digute aukerarik ematen gauza batzuk ikusteko eta sentitzeko; jendeari begietara begiratzeko, adibidez". (2007-07-19)