ELA, LAB, CNT eta CCOO sindikatuek deitu dute Bizkaiko metalgintzako langileen greba. Erregistratu dituzten bost greba egunetan lehenbizikoa izan da ostegunekoa.
Sindikatuek salatu dutenez, patronalari interesatzen zaion gauza bakarra da "lan baldintzak prekarizatzen jarraitzea". Diotenez, eurek argi erakutsi dute lehen greba egun hau baino lehenago biltzeko gure prestasuna, baina FVEMek uko egin dio, hurrengo bilera ekainaren 6ra arte atzeratuz. Maiatzaren 23 eta ekainaren 6, 7, 20 eta 21ean egingo dituzte grebak Bizkaiko Metalgintzako langileek, "hitzarmen duin bat" lortzeko helburuarekin.
Gaur #Bilbo|n Bizkaiko metalaren langileok grebaren lehenengo egunean argi eta ozen esan dugu. Hitzarmen duin bat lortu arte ez gara geldituko! #eutsitatira #MetalaGreban pic.twitter.com/Wki4XOMBda
— ELA sindikatua (@ELAsindikatua) 2019(e)ko maiatzaren 23(a)
Sindikatuek jakinarazi dute %70-80ko jarraipena izan duela greba deialdiak.
🔹El seguimiento a esta primera jornada de huelga en el sector del metal de Bizkaia se ha situado en el 70-80%
— Industria Federazioa (@CCOOindustria) 2019(e)ko maiatzaren 23(a)
🔹La respuesta de las trabajadoras a una patronal que se niega a negociar ha sido aplastante.
🔹Convenio metal de #Bizkaia ya!#EsElMomento#EsElMomentoMetalBizkaia pic.twitter.com/1gI2tLHHhl
"Bizkaiko Metalaren negoziazio mahaian 15 hilabetez bilerak egin ondoren, inolako aurrerapausorik gabe jarraitzen dugu", azaldu du LABek. "Patronala eroso eta harrotuta dago, eta prest dago enplegua suntsitzeko eta sektoreko lan baldintzak prekarizatzeko bere estrategiarekin jarraitzeko. Sektoreko hitzarmenaren berritzea ez da soilik lan gatazka bat. Arazo politiko eta sozial baten aurrean gaude, non instituzioek inplikatu behar duten".
Sindikatuak kexu dira langileen soldatak izoztuta. Halaber, datuok ere eman dituzte, besteak beste:
- %89,23ko behin behinekotasuna kontratazio berrietan
- %27,5eko azpikontratazioa
- %19,3ko soldata arrakala
- %30eko emakumeen kontratazioa