argia.eus
INPRIMATU
Bizkaiko metaleko langileek greba deialdiari eutsi diote
  • Patronalak astelehenean egindako azken proposamena ez dute onartu langileek, grebarekin aurrera jarraitzearen alde agertuz. Asteartean beste bilera bat egitekoak dira.

ARGIA @argia 2019ko irailaren 24a
Metaleko langileek larunbatean Bilbon egindako mobilizazioa (Argazkia: Ecuador Etxea)

Bilera egin zuten astelehenean Bilbon bi aldeek. FVEM patronalak hitzarmena eguneratzeko proposamena berritu zuen, bere aburuz sindikatuek jorratu nahi dituzten arlo guztiak jorratzen dituena. Horrez gain, proposamen berririk egin ez izana leporatu die patronalak langileen ordezkariei.

Sindikatuek adierazi dute patronalaren eskaintza motz geratu dela, bai soldatari zein gainontzeko arloei dagokienez. Hala bada, irailaren 30ean hasi eta bost egunez luzatuko den greba deialdiarekin aurrera egitearen alde agertu dira.

Asteartean beste bilera bat egitekoak dira.