argia.eus
INPRIMATU
Bizkaiko ikasleak sistema propio eta burujabe baten alde manifestatu dira Bilbon
  • Topatu.eus-ek informatu duenez “borroka lokaletatik abiatuta Euskal Herriko hezkuntza sistema burujabea eraikitzeko deia egin dute Bilbon”. Ehunka ikasle batu dira Bilboko kaleetan Ikasleok Zorrotz mugimenduak deituta, “Dagokiguna borrokatu” lema pean.

ARGIA @argia 2019ko martxoaren 29a

Ikasleok Zorrotz mugimenduak aditzera eman duenez, “hezigunez hezigune piztu ditugun su horiek guztiak batu eta argi utzi dugu zapaltzen gaituen sistema matxista, espainol, lehiakor eta autoritario honen errautsak baino ez ditugula utziko".

Ikastetxez ikastetxe urtean zehar hainbat borroka egin ostean, ikasleen mugimenduak ikasleak batzeko elkartu dira Bilbon. Egungo hezkuntza sistema “matxista, espainola, lehiakorra eta autoritarioa” dela salatu dute. Halaber, Euskal Herriko sistema propioa eta burujabea eraikitzeko deia egin dute. 

Albiste hau Topatu.eus agerkariak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.