argia.eus
INPRIMATU
Bizkaiko Gazte Euskaltzaleen Topaketak izango dira azaroaren 10ean Portugaleten
  • Gazte Mugimenduak antolatu ditu. 2016ko abenduko “Gazteraiki” topaketak dituzte abiaburu oraingoek, eta besteak beste Bizkaia osoko gazteak biltzea dute helburu.

ARGIA @argia 2018ko urriaren 30a
Bizkaiko eskualdez eskualde egin dituzte aurkezpenak topaketetarako.

Lau helburu ditu buruan Gazte Mugimenduak topaketa hauei begira:

-Euskararen inguruan hausnartzea.

-Aipatu hausnarketa, topaketetatik haratago, Bizkaian zabaltzeko tresna eraginkorretan pentsatzea eta eskaintzea.

-Euskararen borrokari eta euskaratik antolatuko den Gazte Mugimendu bati zilegitasuna ematea eta atxikimendu emozionala lortzea.

-Lehenengoz Bizkaia mailan egun batez gazteei honen inguruan hitz egiteko tartea ematea.

Azaroaren 10erako egun osoko egitaraua prestatu dute, eta tartean mahai-ingurua izango da. Ondokoak izango dira parte-hartzaileak: Joxe Mari Odriozola idazlea, Iñaki Etxarri Bilboko Euskaraldiako koordinatzailea eta Amaiur Renteria antolaketa taldeko kidea.

Topatu.eus-en Gazte Mugimenduak plazaratutako gogoeta osoa irakurri ahal izango duzue, eta hausnarketa bera bideoz emana.