argia.eus
INPRIMATU
Bizkaiko gazte eragileek ‘Mozal legea’-ren aurkako manifestaziora deitu dute
  • Uztailaren 1ean sartuko da indarrean Herritarren Segurtasunerako Legea, 'Mozal Legea' bezala ezagunagoa dena. Bizkaiko gazte eragileen arabera protesta edota kaleko ekimenak modu “eredugarrian” zigortuko ditu legeak, borroka soziala “errotik” ezabatzeko helburuarekin.

Topatu.eus @topatu_eus 2015eko apirilaren 13a

“Etsaiak are gehiago babestu eta bidegabekerien aurrean erantzutea, herritarren adierazpen askatasuna egikaritzea eta gure eskubideengatik borrokatzea jazartuko ditu legeak”, eragileon ustez.

Antolatzeko beharraz konturatu dira Bizkaiko gazte eragileak eta protesta kalera ateratzeko premiaz. 

Hori dela eta, mobilizazio eguna antolatu dute apirilaren 17an, ostirala. 

18:30ean Bilboko Moyua plazatik aterako den herrialde mailako gazte manifestazioa. Bertan parte hartzera deitu dituzte gazte bizkaitar guztiak. Partaideei buruberokiak eramateko eskatu diete.

Informazio gehiago:

Ikusi Lekeitioko gazteek mobilizazioaren harira egin duten bideoa.

 

 

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Topatu.info webgunean argitaratu da eta atari horren CC-by-sa lizentzia baliatuz ekarri dugu ARGIAra]