Bizkaiko erresidentzietako langileek abuztuan greban jarraituko dute

  • ELAk Bizkaiko Erresidentzietan dituen delegatuek asanblada egin zuten uztailaren 19an. Greba, gutxienez, abuztu osora luzatzea erabaki dute. 220 egunetik gora daramate greban eta 17 hilabeteko lan gatazkak.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko uztailaren 21a
Bizkaiko Erresidentzietako langileek 220 egun daramate greban (Arg.: ELA)

Langileek sektoreko hiru patronalek (GESCA, ELBE eta LARES) negoziazioan blokeo irmoa ezarri dutela salatu dute, “baina, horren aurrean –adierazi dute langileek– neka-neka eginda egon arren, ez garela geldituko Bizkaiko sektorea duindu arte”.

Irtenbidea Aldundiaren esku dagoela azpimarratu dute, zeinak sektoreko oheen %70 finantzatzen duen. Gainera, Aldundia eta Caser enpresak epaiketa batean gutxieneko zerbitzuak handitzen saiatu direla salatu dute: lehenak %80koa eta bigarrenak %99koa. Epaileak, greba eskubidearen kontrakotzat jo ditu gutxieneko hauek eta langileei eman die arrazoia.

“Emakunderen axolagabekeria”

Erresidentziako sektorearen %90a emakumeak dira. Horregatik, Emakunderi bilera eskatu zioten langileek, egoeraren berezitasunaren aurrean hitza hartu dezan, baina ezezkoa eman die, “agenda arazoengatik”.

Lan gatazka, genero gatazka argia da langileen arabera: “Enpresaburu askok ez gaituzte behargin gisa ikusten, emakume, eta, hartara, zaintzaile natural gisa baizik, eta horrek ‘negozio’ hau etekin handiak metatzeko bide bihurtzen du. Emakunderentzat gai hau ezaguna izan beharko litzateke, aspaldi baitabil sexu-segregazioa salatzen”.

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatu beharko lukeen erakundearentzat ez dela lehentasuna salatu dute, nahiz eta 5.000 diren sektore prekario honetako langileak.

 


Bizkaiko zahar egoitzetako gatazka kanaletik interesatuko zaizu...
Garaipenaren bizipoza

Batean, azpikontratatutako zahar etxeetako langileak, mozkinen arabera (des)araututako sektore feminizatuan. Bestean, patronala, prekarietatearen aparretan eroso, eta Bizkaiko Foru Aldundia, ez-ikusiarena egiten. Horrela bi urtez, borrokan, lan baldintzak duintzeko. Eta urtebetez greban. Erraz esaten da. Beste hainbat kasutan bezala, botere politiko eta ekonomiaren arteko ohiko elkarlana langileen aldarrikapena itotzen saiatu da. Oraingoan, ordea, bizitza zaintzen dutenek irabazi dute. Beraz,... [+]


2017-10-30 | Miren Osa Galdona
#ErresidentziakBorrokan: garaipenaren osteko irudiak

Horrela ospatu zuten Bizkaiko zahar etxeetako langileek urtebeteren ostean greba amaitu izana. ELA sindikatuak zabaldu ditu irudiak eta bideo bat ere osatu dute urte honeta egindako ibilbidea azalduz. Pasa den ostiralean, urriaren 27an, lortu zuten patronalekin hitzarmena sinatzea. Lan baldintzak hobeagoak, soldata igoera eta pertsonal gehiago kontratazeko akordioa lortu dute.


2017-10-26 | Miren Osa Galdona
Patronalekin akordio batera iritsita, amaitu da Bizkaiko zahar etxeen greba

Urtebeteko grebaren ostean, adostasun batera iritsi dira Bizkaiko erresidentzietako langileak eta patronalak.


"Uste dute emakume langile, sindikalista, eta feministok gaitasunik ez dugula"

Soraya García Bizkaiko zahar egoitzen sektorean ELA sindikatuko delegatuaren hitzak dira. Greban jarrera nabarmen matxistak jasan dituzte patronalengandik.


"Uste dute emakume langile, sindikalista, eta feministok gaitasunik ez dugula"

Soraya García Bizkaiko zahar egoitzen sektorean ELA sindikatuko delegatuaren hitzak dira. Greban jarrera nabarmen matxistak jasan dituzte patronalengandik. ELAk adierazi duenez, patronaletako batekin, Gescarekin, akordiora iritsi dira. Bigarren patronal batekin adostasunera iritsiko balira ia urtebeteko greba bukatutzat emango lukete. 


2017-09-15 | Xalba Ramirez
Irailaren 20an emakumez osatutako mobilizazioa Gasteizen: "Zaintzaileak zainduz, bizitzak zaindu"

Bizkaiko zahar egoitzetako langileek urriaren 31 arte luzatu dute greba deialdia. Jada 300 egun baino gehiago egin dituzte greban, lantokiak gainditzen ari den borrokan. Irailaren 20an emakumez osatutako mobilizazioa deitu dute Gasteizen.


Kanpaldia egin dute Bizkaiko zahar-etxeetako langile grebalariek

Gizarte-zerbitzuetan lan duina eskatzeko egin dute hiru eguneko kanpaldia zahar-etxeetako langileek asteburuan Bilbon, Arriaga antzokiaren alboan jarritako karpan.


Kanpaldia egin dute Bizkaiko zahar-etxeetako langile grebalariek

Gizarte-zerbitzuetan lan duina eskatzeko egin dute hiru eguneko kanpaldia zahar-etxeetako langileek asteburuan Bilbon, Arriaga antzokiaren alboan jarritako karpan.


2017-06-07 | Uriola.eus
Zahar-egoitzetako grebalariak ostiraletik igandera kanpaldia egitekoak dira Arriagan

Lehenengoan ez zuten lortu, Udalak baimena ukatu zielako. Bizkaiko erresidentzia pribatuetako langile grebalariek bigarren saiakera bat egitea erabaki dute Arriaga plazatik euren "borroka eta oinarrizko eskaerak gizarteratzeko". Argi baitute bakarrik ezin dutela, "gizarte osoaren sostengua" behar dutela.


2017-05-26 | Uriola.eus
Zahar-egoitzetako langileei Arriaga plazan informazio-gune bat jartzea debekatu die Bilboko Udalak

ELA sindikatuak demanda bat aurkeztuko du Bilboko Udalaren aurka, biltzeko eta manifestatzeko eskubidea urratzeagatik. Udalak Arriaga plazan zahar-etxeetako lan gatazkaren inguruko informazioa emateko karpa bat jartzea galarazi diela eta. Aburto alkateak adierazi duenez langileei ez zaie debekatu asteburuan mobilizatzea. Obra eta Zerbitzuen saileko zinegotziaren premiazko agerraldia eskatu du EH Bilduk. 


Eguneraketa berriak daude