Bizkaieraren arrastoak dituen hizkuntza bat aurkitu dute Amazonian


2012ko abenduaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
ACT-ek Mongabay-ri utzitako Rothkirchen argazkia.

[Hauxe izan da aurtengo gure inuxentekeria]

Gaur goizeko 8retan jaso dugu deia Bogotatik: Australiako “Reseach Center for Endangered Languages” erakundeko bi hizkuntzalarik, orain arte ezagutzen ez zen Amazoniako tribu bat aurkitu dute eta ditugun datuen arabera, bizkaieraren arrastoak dituen hizkuntza bat hitz egiten dute. Fred Martin eta William Taylor uztailean abiatu ziren oihanera, linguistikoki sailkatu gabeko tribuen bila, Mongabay web gunean, Cristóbal von Rothkirch-ek Río Puré Parke Nazionalean ezagutzen ez ziren tribu batzuei ateratako argazkiak ikusi eta berehala. Survival erakundeari esker, bagenekien zonalde horretan isolatutako indijena taldeak zeudela, baina ez zegoen garbi zenbat ziren, ez eta zein hizkuntzatan hitz egiten zuten.

Segi artikulua irakurtzen Kike Amonarrizen blogean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Eguneraketa berriak daude