Euskararen Gizarte Erakundeen
Kontseiluaren Euskal Tonbola Bizkaiko Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Lea Artibai, Txorierri, Uribe-Butroi eta Mutrikura iritsi da. Eskualde horietako 265 tabernatan erosi ahal izango dira txartelak euro baten truke. Euskal Tonbola Bilboko Aste Nagusian ere izango da, konpartsei esker.