Bizkaian EAJ garaile alde handiz, EH Bildu berriro bigarren, eta PSE amilduta

  • Hautetsontzietako botoak zenbatuta, EAJk 12 jesarleku lortu ditu Bizkaian, 2012an baino bat gehiago (orduan baino 8.000 boto gehiago hartu dituzte). Hala ere, azken legebiltzarkidea eskuratzeko lehia oso estua izan da, eta EAJren eta EH Bilduren artean dantzan egon da hainbat minutuz. Azkenik, 80 botoko aldeaz bereganatu dute jeltzaleek. Baliteke, beraz, posta bidezko botoiek azken uneko aldaketa ekartzea.

Elkarrekin Podemosek ez ditu lortu Espainiako hauteskundeetan bezain emaitza onak –ekainean, Espainiako hauteskundeen errepikapenean, garaile izan zen herrialdean, 170.000 boz lortuta– eta lau legebiltzarkide eskuratuko ditu Bizkaian. EH Bilduk, ekainean bosgarren izan eta gero, bigarren lekua berreskuratu du herrialdean, baina 2012an baino 29.000 boto eta jesarleku bi gutxiago lortuta, zalantzako azken legebiltzarkide horrekiko emaitzaren zain.

PPk 15.000 boto inguru galdu ditu. Izan ere, Eusko Legebiltzarkidean galdu duen jesarlekua Bizkaian joan zaio. Askoz emaitza kaskarragoak izan ditu PSE-EEk: 113.000 bototik 66.000ra jaitsi da (%40ko galera), eta ez da gailendu tradizioz indar handia izan duen herrietako bakar batean ere.

Gainerako alderdiek oso boto kopuru txikia lortu dute; emaitza onenak izan dituena, Ciudadanos, ez da %2ra iritsi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
MAPA | Zer bozkatu dute zure bizilagunek?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan zure auzoan zer indar politikok irabazi duen jakiteko, mapa honetan aurkituko dituzu udalerrietako distritu eta sekzioen emaitzak.

[[hauteskundeak distrituak zabala 2024 A21 eusko-legebiltzarra]]


Eguneraketa berriak daude