argia.eus
INPRIMATU
“Bizkaia Enpresa Digitala”k Bizkaiko enpresa txiki eta ertainak digitalizatzen lagunduko du
2003ko apirilaren 03a
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmen bat sinatu zuten atzo (3). Hitzarmen horren arabera, "Bizkaia Enpresa Digitala" ekimenak Bizkaiko enpresa txiki eta ertainak digitalizatzen lagunduko du. Guztira zazpi milioi euro inbertituko dituzte bi instituzioek 2005. urtera bitartean. Ekimen hau Eusko Jaurlaritzaren "Euskadi Informazioaren Gizartean" eta Bizkaiko Foru Aldundiaren "Bizkaia Informazioaren Gizartean" planen barruan txertatzen da.