Bizi ! mugimenduak banku bat okupatu du Biarritzen, zerga ihesa salatzeko

  • BNP Paribas bankuaren zerga ihesa eta paradisu fiskalak erabiltzen dituztenen zigorgabetasuna salatu dute Bizi !-ko kideek. Horrez gain, urtarrilaren 9an mobilizatzera deitu dute, auziperatuta dagoen Jon Palais militanteari babesa emateko.  

Apostrophe telesailaren platoa berregin dute Bizi !-ko kideek, BNP Paribas bankuaren zerga ihesa salatzeko (Arg: Bizi !)

2016ko azaroaren 17an - 12:31

Bizi ! elkarteko 31 militantek BNP Paribas banketxeko agentzia bat okupatu dute azaroaren 16an Biarritzen. Banku horren zerga ihesa salatu eta mugimenduko kidea den Jon Palaisekin elkartasuna agertu nahi izan dute horrela.

2017ko urtarrilaren 9an epaituko dute Palais. 75.000 euroko isunari eta bost urteko kartzela zigorrari egin liezaioke aurre, Pariseko BNP Paribas-eko sukurtsal batean aulki bahiketaren bidez egindako protesta batzuetan parte hartzeagatik.

Oraingo honetan, aulkiekin sartu dira Bizi !-ko militanteak agentziara. Apostrophe telesailaren platoa berregin dute, eta zerga ihesaren kostu eta mekanismoei buruzko pasarteak irakurri dituzte, bertako langile eta bezeroek entzun dezaten. Paradisu fiskalak erabiltzen dituztenen zigorgabetasunari amaiera emateko proposamenak ere zerrendatu dituzte.   

Horrez gain, masiboki mobilizatzera deitu dute Urtarrilaren 9an Akizen, bertan epaituko baitute Jon Palais. Hurrengo ekintza baterako hitzordua ere finkatu dute. Bizi !-k Baionan duen egoitzan izango da urtarrilaren 10ean goizeko 9:30ean. Mugimenduko zaleak aulki batekin hurbiltzera gonbidatu ditu elkarteak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzur fiskala
2021-10-04 | ARGIA
Pandoraren Paperak: paradisu fiskaletan ezkutatu diren ondasunen filtrazio berria

Kazetarien Nazioarteko Partzuergoak filtratu du informazioa. Munduko buruzagien eta handikien sekretuak eta dirutzak erakusten ditu paradisu fiskaletan eta Amerikako Estatu Batuetan. 35 estatu buru eta estatu buru ohi, 330 funtzionario, enpresariak, artistak eta kirolariak daude... [+]


2021-06-10 | Juan Mari Arregi
Iraultza?

Zarata handia ateratzen ari dira zenbait eremutan, Espainiako Estatuan ustezko "iraultza elektriko" baten eta munduan egosten ari omen den beste "zerga iraultza" baten inguruan, hedabide handietako editorialek azpimarratu duten bezala. Propaganda gehiegi.


2021-06-03 | ARGIA
Zerga-sistema aldatzea eskatu du ELAk, enpresa handiek gehiago ordaindu dezaten

"Herri honetan zenbat eta gehiago eduki, orduan eta zerga gutxiago ordaintzen da, eta beraiek ordaintzen ez dutena beste batzuek ordaindu behar dugu", halaxe salatu du osteugn honetan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Bilbon, erreforma fiskala bultzatzeko... [+]


Sark, Europako azken lurralde feudala

1565ean Elisabet I.ak Sark uhartea feudo izendatu zuen, 40 lursail mugatu eta beste hainbeste familia ezarri ziren Sarken, jaun feudal berriaren agintepean. Praktikan ezer gutxi aldatu da: Sarkeko jaunak agintean jarraitzen du eta egun paradisu fiskal bat ere bada.


2021-01-22 | ARGIA
Vatikanoko Bankuko presidente ohiari bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri diote iruzurragatik

2001 eta 2008 artean egindako higiezin-operazioen ondorioz milioika euro legez kanpo lortu izana leporatu diote Vaticanoko bankuko buru ohiari. Zehazki, Erroma, Milan eta Genovako 29 eraikin salerosketagatik 70 miloi euro legez kanpo irabazteagatik, 9 bederatzi urteko... [+]


Eguneraketa berriak daude