argia.eus
INPRIMATU
Bizi!-k 'Jurassic Plastik II' ekintza burutu du, plastikozko estalkien desagertzea eskatuz
  • Joan den larunbatean, azaroak 16, Bizi! elkarteko 25 militante elkarretaratu dira Baionako Carrefour Market Marracq supermerkatuan, gehiegizko gainestalkiak eta bereziki plastikoa salatzen duen Jurassic Plastik-en bigarren ekintza burutzeko.

ARGIA @argia 2019ko azaroaren 18a
(Argazkia: Bizi!)

Supermerkatuan sarturik, militanteek zenbait erosketa egin dituzte, horretarako etxetik ekarritako ontzi eta zorroetan sartuz komertziotik eraman nahi zituzten produktuak eta aldi berean argiki errefusatuz erositako produktuak biltzen dituzten plastikozko gainestalki eta bestelako soberakinak, gero ordaintzerakoan funtsezkoa den xehetasun hau ahaztu gabe: "haien identifikatzeko barra kodeak kola zintaz atxikitzea". Bitartean, Jurassic Plastik-aren aroa irudikatzen zuen plastikozko munstro bat zebilen militanteen artean, "penatua" plastikoak bertan geratuko zirela ikusteaz. Bizi!-ko kideek adierazi dutenez, ekintza sinbolikoan komertzioan bertan laga dituzten plastikozko 115 gainestalkek erosketak egiteko orgatxo bat gainditzen zuten.

 
[Action !] JURASSIC PLASTIK #2 contre le suremballage et le plastique ! 16/11/19 – bizi! bizimugi.eu

[Action !] 🎬 Retour sur l'action JURASSIC PLASTIK #2 🛒🦖 menée ce week-end – samedi 16 novembre – par bizi! dans un supermarché de Bayonne. Le consommateur ne peut être tenu seul responsable de la pollution plastique, la grande distribution et l'industrie agroalimentaire doivent changer leurs pratiques ! 👉 Rejoignez-nous sur nos futures actions Jurassic Plastik : contact.kzz@bizimugi.eu [Ekintza!] 🎬 2019ko azaroaren16an Baionako Supermerkatu batean iragan den JURASSIC PLASTIK #2 🛒🦖 ekintzari buruz. Kontsumitzailea ezin da bakarrik utzi plastikozko kutsaduraren ardurarekin. Supermerkatuek eta hazkurri industriak beren praktikak aldatu behar dituzte! 👉 Datozen ekintzetan Jurassic Plastik, etor gurekin: contact.kzz@bizimugi.eu

Posted by Bizi Mugi on Monday, November 18, 2019

Militanteek gainerako bezeroei esku-orriak banatu zizkieten proposatuz haiek bezala egunero praktikan ezartzea plastikoen erabilera gutxitzeko eta komertzioei beren ardurak beren gain hartzea eskatzeko zenbait keinu: "Ahal bezain bat nahas-mahas erostea. Lehenestea xeheka edo mozturiko erosketak aragitegi, gasna saltegi eta arrandegietan. Beti berekin eramaitea edukitzaile berrerabilgarriak eta erositako produktuen barnean ezartzea galdatatzea. Guttien gainestalki dituzten elikagaiak galdatzea. Sistematikoki gainestalkiak dendaren ateratzean uztea".

Bizi!-k bere webean eskaintzen ditu larunbateko ekintzaren informazio eta irudi gehiago.