argia.eus
INPRIMATU
Bizi guztiko espetxealdi berrikusgarria ezarri diote Gasteizen haur bat leihotik bota eta hil zuen gizonari
  • 2016ko urtarrilaren 25ean hil zuen gizonak Alicia, 17 hilabeteko haurra. Ostean honen ama hiltzen saiatu zen.

ARGIA @argia 2018ko irailaren 26a
Indarkeria matxista salatzeko ekimena

Alicia hiltzeagatik, Arabako Lurralde Auzitegiak bizi osorako espetxealdi berrikusgarriarekin zigortu du gizonezkoa. Euskal Herrian lehen aldiz ezartzen da halako zigor bat. Haurraren ama hiltzen saiatzeagatik berriz, zazpi urteko espetxe zigorra ezarri diote.

Jazoera eman bitartean gizonezkoak gaitasun mentalak murriztuak zituela arrazoitu du akusatuaren abokatuak. Auzitegiak bertsio hori baztertu egin du eta aipatu zigorra ezarri dio, fiskaltzak eta akusazio partikularrak eskatu bezala. Zigorra berrikusi aurretik, 25 eta 35 urte arteko espetxealdia bete beharko du gizonak.