argia.eus
INPRIMATU
Bizi! Elkarteak hiru deialdi egin ditu Baionako Bestetarako
  • Baionako festetan huts egin ezin diren hiru hitzorduetara joateko deia luzatu du Bizi elkarte altermundistak:

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko uztailaren 24a
Bizi!-k, euskoa erabiltzeko deia ere egin du. Argazkia: bizimugi.eu

1. Hilaren 26an ostirala. 12:30etan Pyrenness ostatuan argazki erraldoia egin nahi dute urriaren 6rako antolatu duten Alternatiben Herrixka  iragartzeko. Aldaketa klimatikoari eta krisi ekologikoari aurre egiteko alternatiba zehatz batzuen aurkezpena egingo da.

2. Euskal kantuen hitzordua festak irauten duten bitartean eguerdiro Patxokian. Arraultz eta xingarra egongo da bertaratzen diren guztientzat.

3. Hilaren 24etik 28ra ELBk irekiko duen Laborarien Xokoa, Xaho kaian, 10:00 etatik 23:00ak arte. Bertan euskal laborariek ekoiztutako produktuak dastatzeko aukera egongo da.

Bizi!-k, euskoa erabiltzeko deia ere egin du. Fandangon eta Patxokian egongo da euroak euskoetan aldatzeko aukera.