argia.eus
INPRIMATU
Bizi Baratzea liburuaren aurkezpena, gaur Donostian
  • Orain dela pare bat aste kaleratu genuen Bizi Baratzea, Jakoba Errekondoren liburua, eta gaur egingo dugu hedabideen aurreko aurkezpen nagusia, Donostiako Bretxa azokan, eguerdiko 12:00etan.

ARGIA @argia 2015eko apirilaren 28a
Liburua atal labur askotan bananduta dago. Argibide orokorrak ematen dira hasierako zatian; ondoren, kapitulu bana eskaintzen zaio 30etik gora barazkiri.

Bertan izango dira, Errekondoz gain, Arantxa Iturbe liburuko sarreraren egilea eta Bodegon Alejandroko Inaxio Valverde sukaldaria. Bertoko produktuen eta nekazaritza ekologikoaren bultzatzaile kementsua da Valverde, eta Jakoba Errekondorekin elkarlanean aritu izan da azken urteotan.

Prentsaurrekoa baino lehenago, 11:15etik aurrera, giroa berotuko dugu musikarekin, pintxo batzuekin eta sagardo upel batekin.

Gaurko ekitaldiaz gain, Bizi Baratzea herririk herri aurkezten buru-belarri dabil Jakoba Errekondo. Artikulu honen amaieran ikus ditzakezue datozen asteetako hitzorduak.