Bizardunak taldeak 'Ur ederra kirats infinituan' diskoa atera du

  • Bizardunak taldeak rocka sartu du disko berrian, beraien ikur den folkarekin batera. "Zerbait diferentea egin nahi genuen. Aurreko bi diskoetan folk akustikoa egin genuen. Eta Ur ederra kirats infinituan lanean rock and rolla ere sartu dugu, folkarekin batera".


2012ko azaroaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bizardunak taldeak disko berria kaleratu du.

Ur ederra kirats infinituan CDan “musikari dagokionez apustu bat egin dugu”, azaldu dute taldekideek: “Erakutsi nahi genuen benetan musika ona egin dezakegula”.

Disko berria hamabi kantuk osatzen dute. Bi bertsio egin dituzte: Necrobestialismo kanta zelta tradizionala eta Peggy Seegerren Omega mailua (Casta de bastardos). Bigarren honi ez diote aldaketa handirik egin “ezin hobea baita”.

Grabaketak Andoaingo Garate estudioan egin zituzten uztailean Daniel Rejmer eta Kaki eta Martxel Arkarazorekin batera. Hala ere nabarmendu dute estudiotan sartu aurretik lan asko egin behar izan dutela: “Ordu asko sartu ditugu estudiotara joan aurretik”. Luther Russelek egin ditu nahasketa eta ekoizpena. Masterizazioa Los Angelesen egin dute, Bernie Bequerren gidaritzapean.

Abenduan egingo dituzte diskoaren aurkezpen kontzertuak. Atarrabiako gaztetxean izango dira abenduaren 1ean, Azpeitiko San Agustin Kulturgunean 8an eta Bilboko Kafe Antzokian 21ean.

Disko berriaren propo bideoa:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpeitia
2024-02-13 | ARGIA
Elkarretaratze jendetsua egin dute Azpeitian, inauterietan jazotako bi sexu erasoak salatzeko

Gizonezko bat atxilotu dute, ustez bi sexu erasoen egile delakoan. Igandean izan ziren gertakariak.


2024-02-13 | ARGIA
Emakume bat bortxatu dute Azpeitian, Udalak ihauterietako gaurko egitaraua bertan behera utzi du

Azpeitian emakume bat bortxatzea egotzita, gizon bat atxilotu du Ertzaintzak. Udalak astelehen 18:30etarako gaitzespen kontzentraziorako deia egin du eta ihauterietako gaurko programazioa bertan behera utzi du.


2023-12-27 | ARGIA
Israelek hildako 4.000 palestinarren izen-abizenak ozen irakurri dituzte Azpeitian

Azpeitiko herriko plazan egin dute Gazako sarraskia salatzeko ekimena. Herritarrek bata bestearen atzetik ahots goran irakurri dituzte  Israelek hil dituen dozenaka milaka palestinarren izen-abizenak.


Eskuz idatzita

Begi aurrean duzun hau eskuz dago idatzita, irakurle. Ordenagailuz idazten ditut normalean hemengoak, baina gaur gorputzak halaxe agindu dit, behar duela hemen bere arrastoa utzi, bere nekearen eta ezinen berri eman. Eta nor naiz ni gorputzari kontra egiteko, berak ere sufritzen... [+]


2023-12-12 | ARGIA
Israelek hil dituen milaka palestinarren izenak irakurriko dituzte azpeitiarrek abenduaren 22an

Abenduaren 22an Azpeitiko herriko plazan egingo dute Gazako sarraskia salatzeko ekimena. Herritarrek bata bestearen atzetik irakurriko dituzte ahoz goran Israelek hil dituen dozenaka milaka palestinarren izenak.


Eguneraketa berriak daude