Energia berriztagarria merkaturatzeko aukera aztertzen dihardu Iruñeko Udalak. Hala jakinarazi du Energia Gara irabazi asmorik gabeko kooperatibak gaiaren inguruan eginiko ikerketa aztertu ostean. Hiri Ekologia eta Mugikortasun zinegotzi Armando Cuencaren esanetan, planteamendua “bideragarria” litzateke.
Onartzekotan, Udalak 2017ko ekaina baino lehen jarri nahi luke egitasmoa martxan; erakundeak 27.000 eta 50.000 euro artean aurreztuko luke lehen urtean. Energia berriztagarria merkaturatzeko udal agentziak kaleko argiztapen publikoa hornituko luke hasiera batean eta bigarren urtetik aurrera, eraikin publikoak hornitzeko gai izatea aurreikusten du Udalak; ez du baztertzen denborarekin udal alorretik at leudeken bezeroak izaterik.
Energia berdearen aldeko apustua berretsi eta kontsumitzen duen energiaren %100 gisa horretakoa izatea lortu nahi du Udalak. “Energia berriztagarrien alorrean jauzia eman nahi dugu, instituzioen ohiko adierazpenetatik ekintzetara”, azaldu du.
Planteamendu berriarekin bitartekarien kostuak aurreztuko lituzke Udalak, eta beste hainbat alorretara bideratzeko aukera luke: Udalaren aurrezkiak handitzea, eraginkortasun ekonomikoaren aldeko inbertsioak eta pobrezia energetikoaren aurkako politikak aipatu ditu, besteak beste.
Kaleko argiztapen publikoak 2,8 milioi euroko kostua izan du azken urtean, orduko 16,9 giga watteko batez besteko kontsumoarekin; udal eraikinak argiztatzeak, berriz, 1,2 milioiko kostua izan du, orduko 9,5 giga watt kontsumituta.
Energia berriztagarria sortzeko proiektuek aurrera egin ahala, horien elektrizitatea garraiatzeko linea proiektuak ere azaleratzen ari dira. Horietako batzuk, adibidez, Nafarroa, Araba eta Bizkaia zeharkatzen dituzte.
"Elite ekonomiko baten pribilegioak iraunarazten diren aldi berean, konponbide faltsuak eskaintzen dizkigute, egiazko konponbideek beharko luketena onartu gabe: oligarkia energetikoa erabat auzitan jartzea, hazkunde ekonomikoaren aginduarekin haustea, gure eredu produktibo... [+]
EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean ezkutatzen den eredu ekonomikoa. Hazkunde ekonomikoa ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]
Zertara dator gure herria zentral eolikoz eta eguzki-plakaz betetzeko urgentzia hau? Bistan da, arrazoi agerikoena klima aldaketari erantzuteko premia dela, erregai fosilak iturri berriztagarriekin ordezkatzekoa. Hain zuzen, hori omen da Europako funtsen zein estatu eta... [+]
Ekologismoa trantsizio energetikoaren dilemen aurrean gaiaz mintzatu da Jorge Riechmann ekologista ezkertiar antikapitalista Gasteizen, Araba Bizirik taldeak antolatuta. Adrián Almazán unibertsitateko irakasle eta Araba Bizirik taldeko kideak gidatu du solasaldia... [+]