“Bistaratu Mikromatxismoa” lehiaketako sariak banatu dituzte

  • Gazteen artean dagoen ezkutuko indarkeria sexista azaleratzeko helburuarekin sortutako “Bistaratu Mikromatxismoa” lehiaketaren sariak banatu dituzte larunbatean. 36 sorkuntza aurkeztu dituzte Topatu.info eta Gaztezulo hedabideek antolatutako lehiaketara: bost bideo, hamaika ilustrazio, hamaika argazki eta hamar idazlan. gaztesorkuntzalehiaketa.net webgunean ikusgai daude lan guztiak.


2015eko apirilaren 28an - 10:32
Lehiaketaren sarituak. (Argazkia: topatu.info).

Sail bakoitzeko lehen bi lanak saritu dituzte eta sariak banatu aurretik mikromatxismoaren inguruko jardunaldia izan dute. Beraien esperientziak elkarrekin partekatuz mintzatu dira parte hartzaileak gazte eragileekin eta mugimendu feministako kolektiboekin elkarlanean.

Sarituak:

ARGAZKIA

- 1. saria: Txantreako Gazte Mugimendua,“Jarrera kontua al da?”

- 2. saria: Txantreako Gazte Mugimendua,“Ilea, malkoa, margoa”

BIDEOA

- 1. saria: Miren Altuna Recio, “Entzumen politikoa”

- 2. saria: Urotz Deusto Iturregi,“Emakume modernoaren hilketa”

IDATZIA

- 1. saria: Maia Ansa Diez de Ure, “Indarkeri zurrumurruak” (PDF)

- 2. saria: Aimar Uribesalgo Urzelai,“Mikromatxista baten kontraesanak” (PDF)

ILUSTRAZIOA

- 1. saria: Loinaz Lekuona Izagirre, “Euri eta Auritz”

- 2. saria: Maitane Gartziandia Agirrezabala, “Historia ofizialak”


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Matxismoa
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Helena Agirre (filosofoa): “Incel komunitatea gizon heterosexual zuri misoginoen gordeleku bihurtu da”

Incel, involuntarily celibate hitzetatik hartutako terminoa da. Euren nahien kontra harreman sexualak izateko gai ez direla dioten pertsonez osatutako komunitate birtuala da. Batez ere, gizon heterosexual zuriek osatzen dute ‘azpikultura’ hau. Metropoli Forala... [+]


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude