Ilargi betea, sorgiñen larrea izenburupean bisita antzeztuak egiten dituzte Zugarramurdin. Sorgin batek eta bere bilobak ordu eta erdiz gidatzen dute bisitaria leizean barrena. Sorginkeriak, historiak, txalaparta soinuak, landare medizinalak eta edari magikoak planaren parte dira. 10 euro balio ditu sarrerak, eta abuztuaren 12an izango da hurrengo bisita. Hilaren 19 eta 26an ere izango dira, baita irailaren 2an ere, denak ostiralez. 10 euro balio ditu sarrerak helduentzak eta 6 haurrentzat. Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea 948 599004 telefonoan edo info@zugarramurdi.es e-posta helbidean.
Iaz 400 urte bete ziren Inkisizioak sorginkeriak egin izana egotzita 40 herritar Logroñora eraman eta 11 bizirik erre zituztela.