argia.eus
INPRIMATU
Bingen Zupiria izango da ‘Deia’ko zuzendari berria
  • Bingen Zupiria (Hernani, Gipuzkoa, 1961) izango da martxoaren 1etik aurrera Deia egunkariko zuzendaria. 2009az geroztik kargu hori bete duen Iñigo Camino erakundeen komunikaziorekin lotutako lan batean hasiko da.

2012ko otsailaren 22a
Iñigo Camino 'Deia'ko zuzendari ohia, Iñaki Alzaga Iparragirre argitaletxeko presidentea eta Bingen Zupiria 'Deia'ko zuzendari berria (Argazkia: Zigor Alkorta / Deia)

Hamar urtean, 1999tik 2009ra, ETBko zuzendaria izan zen Zupiria, eta ondoren G-Quest enpresako zuzendari izendatu zuten. Azken urteotan Deian kolaboratu du (Hitzaren Kupela sailean zutabea idatzi du astero), baita Ser irratian (La Ventana Euskadi) ere.