argia.eus
INPRIMATU
Bingen Mendizabal: “Musikak filma uler dadin lagundu behar du”

2007ko urriaren 24a

"Pelikulentzako musika egiten hasi eta hogeita hamar bat egin ditut dagoeneko (...) Normalean esperientzia handiagoa duten zuzendariek askatasun handiagoa ematen dizute, egiten dutenaz ziurtasun handiagoa dute berriek baino, baina beti daude salbuespenak. Dena den, zahar nahiz gazte, harreman ona eta kidetasuna dudanekin lan egiten dut (...) Musikak lagundu egin behar du, filma uler dadin, hobea izan dadin. Ulertzeko modu ezberdinak daude, baina uste dut orekatua izan behar dela. Zerbait azpimarratzen denean, oreka galtzen da". (2007-10-24)