argia.eus
INPRIMATU
Esti Redondo (Joxemi Zumalabe Fundazioa)
“Bilerak eramateko moduak ere esanahi politikoa dauka”
  • Joxemi Zumalabe elkartetik “Gatzozpindu: Dinamizazio politikorako ikastaroa” aurkeztu dute, kolektiboetako kideei tresna berriak eskaintzeko asmoarekin. Talde dinamika ezberdinak, gatazkei aurre egiteko moduak, botere harremanak era osasuntsuan kudeatzeko bideak, eta beste hainbat kontu topatu ahal izango dira ikastaro honetan.

Hala Bedi @halabedi 2018ko urriaren 26a

Esti Redondo izan dugu Hizpidean, eta proiektuaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Ikastaroa hartzeko hautua kolektiboek hartu beharrekoa dio, kide bat edo batzuk joaten badira ere, kolektibo barruko dinamikak eraldatzeko asmoarekin antolatzen baitira. Ikasketa hauek era kolektiboan lantzeko erabakia hartu beharko litzateke.

Eraso matxisten prebentziorako materiala ere eskainiko da bertan, eta erasoen inguruko gogoeta bultzatuko da.Kohesio sentimentuak, partaidetza, erabakiak hartzeko moduak… hainbat esparru ezberdin landuko dira, kolektiboen jarduna hobetzeko balioko dutenak.

Informazio gehiago nahi izan ezkero, edo ikastaroan izena emateko joxemizumalabe.eus web orrialdera jo. Elkarrizketa osoa entzungai hemen.

Albiste hau Hala Bediko Araba Hizpide saioak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.