argia.eus
INPRIMATU
Bilduren gehiengoa eragozteko EAJk, PSEk eta PPk bat egin dute Kutxako administrazio kontseiluan
  • EAJk, PSEk eta PPk zerrenda bateratuak aurkeztuko dituzte Kutxako administrazio kontseiluan. CCOO sindikatuak eta Pixkanaka-Kaskari Kutxabankeko langile taldeak ere bat egin dute ekimenarekin. Hartara, kontseiluko hamabost kideetatik zazpi ziurtatuko dituzte hiru alderdiok.

2012ko azaroaren 19a
Kutxaren administrazio kontseilua hautatuko dute aste honetan.

Gainontzeko zazpi ordezkariak Bilduren esku geratuko dira asteazken honetan, azaroak 21. Ordezkarietan berdinduta geratuko dira beraz, Bildu eta gainontzeko hiru alderdiak. Hori gertatzen denerako bi aukera aurreikusten ditu araudiak: zozketa egitea edo gizarte eragileen hautagaitza baliogabetzea.

Joseba Permach ezker abertzaleko kideak adierazi duenez, bigarren aukera horren alde egin dute EAJk, PSEk eta PPk. Horri egiteko arrazoiak “lotsagarriak” direla gaineratu du Permachek, zerrenda osatzen duen pertsonak 70 urte baino gehiago dituela eta “ezin dela administrazio kontseiluko kide izan” argudiatu baitute.

Permachek “eskandalu” hitza erabili du gertatutakoa definitzeko: “Kudeatzaile onak direla uste duten horiek mozorrotutako tranpatiak baino ez dira”.